2015-06-19 09:49:53
Prentsa komunikatua
Donostian, 2015eko ekainaren 18an
Hipódromos y Apuestas Hípicas de Euskadi, S.A., aurrerantzean H.A.H.E., Donostiako Hipodromoko kudeaketaren sozietate esleipenduna, 2005eko ekainaren 17an Donostiako Udal Txit Garaiko Gobernu Batzordean hartutako akordioaren ondoren. Ordutik eta bere eginkizuna betez, urtero Udako Denboraldiko lasterketak antolatu ditu.
Gaur egun, HAHEk Donostiako Hipodromoan ezin ditu lasterketa ofizialak antolatu, hauen garapena bermatzeko beharrezkoak diren baldintza guztiak ematen ez direlako.
HAHEk ez du egoera honekin zerikusirik eta hala gertatzea deitoratu besterik ezin du egin. HAHEk, sozietatea azken urte hauetan pasatzen ari den testuinguru ekonomiko oso zail honetan, bere jardueraren garapena zigortzen duen errealitate hau sakonki deitoratu besterik ezin du egin.
HAHE, Espainiako lasterketa ofizialen erakunde arautzaileek bultzatutako blokeo egoeraren beste biktima bat da.
HAHE, egoera honek bere bertako kideak (Donostiako Udaletxea, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta gure lasterketen babesleak), profesional kideak (jabeak, entrenatzaileak, jockeyak eta pertsonal teknikoa) eta bere kide internazionalak zigortzen dituela jakitun da. Tamalez, HAHEk ez du beste aukerarik egoera hau jasatea besterik.
HAHE, bertako, Euskal Atonomia Erkidegoko eta Estatuko instantzia ofizial guztien esku gelditzen da krisi lazgarri honeri lehen bait lehen irtenbide bat bilatzeko. Aurkitzen garen une honetan, arrisku larrian dagoena da milaka pertsona barneratzen dituen sektore baten biziraupena.