11/04/2023
CAESARS PALACE garaile oraingoan Tarbesen
Igande arratsaldeko jardunaldia Tarbeseko hipodromoan donostiar partaidetza anitzarekin burutu zen. Guztien artean, emaitzarik onena Caesars Palace-k lortu zuen, eguna inauguratu zuen proba irabazten.
Hau bere bigarren garaipena da Ramón Avial eta Equhipo zalditegiaren koloreentzat. Berriro ere Gary Sanchezen gidaritzapean, 1.500 metrotan ibilbide progresibo bat egin zuen, amaieran erritmo aldaketa bortitz batekin garaipena lortuz.
Emaitza onak ez ziren hor amaitu Donostiako profesionalentzako postu on gehiagorekin. Mandalorian-en kasua da. Bere bigarren lasterketa zen Gary Sanchezekin eta egun honetan, bigarren postua bereganatu zuen Bernardo zalditegiarentzat eta Ramón Avial prestatzailearentzat. Salmentako beste lasterketa batean, kasu honetan 2.300 metrotan, Chief Of Stall, Breda zalditegikoa eta Miguel Alonso Roldanek prestatzen duen zaldiak laugarren amaitu zuen eta Marchelo-k, aldiz, Bernardo zalditegiarentzat eta Ramón Avial prestatzailearentzat seigarren postua bereganatu zuen.
![]() ![]() ![]() |
| ![]() ![]() ![]() |
10/09/15 PROGRAMA PARA EL DOMINGO 13 DE SEPTIEMBRE - Las carreras comenzarán a las 17.15.
07/09/15 Nota Informativa - Cambio en la declaración de participantes del domingo 13 de septiembre
04/09/15 EL DOMINGO 13 DE SEPTIEMBRE HABRÁ UNA SEXTA CARRERA - El hándicap dividido se triplicará