16/05/2023
THECLIMBek pronostikoak hautsi ditu Bordeaux Le Bouscaten
Astea modurik onenean hasi zuen Theclimb-ek Bordeaux Le Bouscaten. Horretarako, 1.900 metroko Klase 3 bat irabazi du handicaparen lehen zatian. Hugo Mouesanen gidaritzapean, Dariyanen semeak pronostiko guztiak hautsi ditu.
Poz handia bai Asier Sanchez, bere jabearentzat, eta baita Miguel Alonso Roldán, bere entrenatzailearentzat, urte honetan zehar Frantzian hainbat kokapen lortu ondoren. Eta lasterketa berean parte hartze donostiar gehiago izan zen, One More Night-en laugarren postua nabarmenduz Alvela ukuiluarentzat eta Ion Elarrerentzat. Diruan sartu gabe geratu ziren Save Your Breath, zazpigarrena (Nanina - José Calderón); Nordeste, hamabigarrena (Alvela – Ion Elarre); eta Gaheris, hamahirugarrena (Bernardo – Ramón Avial).
Eguneko maidenean, Goldensim-ek hirugarren postua lortu zuen Ramon Avial eta Equhipo zalditegiarentzat Gary Sanchez jockeyarekin. Azkenean, handicaparen bigarren zatian, Catapum hamahirugarren izan zen (Alvela – Ion Elarre) eta Kuko hamalaugarrena (Manuela – José Calderón).
![]() ![]() ![]() |
| ![]() ![]() ![]() |
10/09/15 PROGRAMA PARA EL DOMINGO 13 DE SEPTIEMBRE - Las carreras comenzarán a las 17.15.
07/09/15 Nota Informativa - Cambio en la declaración de participantes del domingo 13 de septiembre
04/09/15 EL DOMINGO 13 DE SEPTIEMBRE HABRÁ UNA SEXTA CARRERA - El hándicap dividido se triplicará