03/06/2026
Donostiako Hipodromoak hartuko du Dantz Point Gipuzkoa 2026 ekimenaren amaiera datorren urriaren 3an
Musika elektronikoak berriro ere Gipuzkoako txoko berezienetako batzuk izango ditu agertoki 2026an, Dantz Point Gipuzkoa LABORAL Kutxaren edizio berriari esker. Uztaila eta urria bitartean lurraldeko bost gune esanguratsu zeharkatuko dituen ekimenak Donostiako Hipodromoan izango du amaiera, urriaren 3an. Horrela, lehen aldiz, hipodromoa kultur proiektu honetako agertoki nagusietako bat izango da.
Dantzek eta LABORAL Kutxak sustatutako ekimen honek, Gipuzkoako hainbat erakunderen laguntzarekin, musika elektronikoa eta abangoardiakoa balio historiko, kultural eta paisajistiko handiko espazioetara hurbiltzea du helburu. Aldi berean, kultura garaikidearen eta lurraldearen arteko harreman berriak sortu nahi ditu.
Udaran zehar Gipuzkoako beste lau udalerri bisitatu ondoren, zirkuituak Donostiako Hipodromoan izango du azken geldialdia. Gainera, 2026an hipodromoak bere 110. lasterketa-denboraldia ospatzen du. Aukera paregabea izango da Gipuzkoako kirol-instalazio adierazgarrienetako baten beste aurpegi bat erakusteko, publiko berriei eta kultur adierazpen berriei ateak zabalduz.
Azken urteotan, Dantz Point erreferente bihurtu da aire zabaleko kultur programazioaren esparruan, musika elektronikoa, ondarea eta jasangarritasuna uztartuz aparteko espazioetan. Formatu honek interes historiko eta paisajistiko handiko lekuak balioan jartzea ahalbidetu du, publiko guztientzat irisgarriak diren kultura-esperientzia berritzaileen bidez.
Urriaren 3ko hitzorduak, beraz, amaiera emango dio Dantz Point Gipuzkoa LABORAL Kutxa 2026 edizioari. Musika, kultura eta ondarea elkartuko dira ingurune paregabe batean, eta beste behin ere agerian geratuko da Gipuzkoako espazio esanguratsuenetako baten moldakortasuna eta erakargarritasuna.
DANTZ POINT GIPUZKOA 2026
Zumaia - Itzurun Hondartza (2026/07/11)
Donostia - Aste Nagusia (2026/08/14)
Arrasate - Monterron Parkea (2026/09/19)
Errenteria - Mendilorealdea (2026/09/26)
Donostiako Hipodromoa (2026/10/03)
|
02/06/25 Aurretikoa: 1. jardunaldia uda (ekainak 4) | Previa: 1ª jornada verano (4 de junio) -
27/05/25 Reglamento de Régimen Interno del Centro de Entrenamiento del Hipódromo de San Sebastián -
23/05/25 Sarreren eta Abonuen Prezioa 2025 | Precio de Entradas y Abonos 2025 -
18/05/25 SKIMMIA eta CHARLYk biki irabazlea egin dute Madrilen -
18/05/25 SKIMMIA y CHARLY hacen la gemela ganadora en Madrid -
09/05/25 Newsletter Hipodromoa (Apirila - Abril 2025) -
30/04/25 Donostiako Hipodromoaren 2025eko Udako Denboraldiaren programa onartu da -
30/04/25 Aprobado el programa de la Temporada de Verano 2025 del Hipódromo de San Sebastián -
27/04/25 FAL DARAk amazonentzako proba bat irabazi du Mont de Marsanen -
27/04/25 FAL DARA gana una prueba de amazonas en Mont de Marsan -