02/07/2024
HIPOTOUR Donostiako Hipodromoan beste uda bat
HIPOTOURek Donostiako hipodromoan uztailean, abuztuan eta irailean egiten diren zaldi lasterketetara bisita gidatua eskaintzen du. Lasterketen mundura hurbiltzea, bisitariek hipodromoko eguna hobeto aprobetxa dezaten, mundu liluragarri hau pixka bat gehiago ulertzen.
Gozatu esperientzia ahaztezin batez lasterketa egun batean Donostiako Hipodromoan! Jockey profesionalek gidatuta, kirol ikusgarri honen sekretu guztiak ezagutuko dituzu!
Bisita honetan, etortzen direnei, lasterketa-egun bat ulertzen irakasten zaie, lasterketa-programa nola ulertu behar duten azalduz, jockey eta zaldi onenak zeintzuk diren azalduz eta irabazleari apustu egiteko trikimailuak eta aholkuak emanez, apustu mota desberdinak argituz... zaldiak paddockean ere ikusten dira eta bisitariei apustuak egiten laguntzen zaie.
TARIFAK:
Tarifak Bisita gidatuak Hipotour + lasterketak:
- 16.-€ pertsonako, 18 urtetik gorakoentzat.
- 13.-€ 10 eta 18 urtekoentzat, eta 65 urtetik gorakoentzat.
- 6.-€ 7 eta 9 urteko umeentzat.
7 urtetik beherakoentzat sarrera dohainik da.
https://hipotour.com/visita-dia-de-carreras-san-sebastian/
Bisita gidatuak Donostiako Hipodromoko entrenamendu zentrora
Horretaz gain, abuztuaren 10ean, larunbata, 9:30etatik 12:00etara bisita gidatua egingo da Donostiako Hipodromoko Entrenamendu Zentrora. Profesionalengatik gidatuak zaldi lasterketen egunerokoan murgiltzeko aukera izango da.
Entrenamendurako bisitak lasterketetako zaldi baten zainketara eta entrenamenduetara zuzenduta daude; bertan ukuiluetara, hipodromoko gune erreserbatuak ikustera eta pistara joateko aukera ematen da entrenamenduak zuzenean ikusteko. Bi ordu eta erdiko luzera du bisitak.
TARIFAK:
12 urtetik gorakoak: 15€
7 eta 12 urte bitarteko umeentzat: 10€.
7 urtetik beherako umeak dohain.
https://hipotour.com/visita-dia-de-entrenamiento-san-sebastian/
![]() ![]() ![]() |
| ![]() ![]() ![]() |
18/05/25 SKIMMIA eta CHARLYk biki irabazlea egin dute Madrilen -
18/05/25 SKIMMIA y CHARLY hacen la gemela ganadora en Madrid -
09/05/25 Newsletter Hipodromoa (Apirila - Abril 2025) -
30/04/25 Donostiako Hipodromoaren 2025eko Udako Denboraldiaren programa onartu da -
30/04/25 Aprobado el programa de la Temporada de Verano 2025 del Hipódromo de San Sebastián -
27/04/25 FAL DARAk amazonentzako proba bat irabazi du Mont de Marsanen -
27/04/25 FAL DARA gana una prueba de amazonas en Mont de Marsan -