22/02/2026
HORIZON DOREk garaipenarekin hasi du Le Défi du Galop 2026 Cagnes-sur-Merren
Patrice Cottierrek prestatutako zaldia nagusitu da Clément Lecoeuvrerekin, eta zirkuituko lehen liderra da.
Cagnes-sur-Mer hipodromoak Le Défi du Galop 2026ko lehen etapa hartu zuen otsailaren 22an. Grand Prix du Département 06 Listed mailako lasterketak ireki zuen egutegia, 2.150 metroko ibilbidean eta lau urteko eta gehiagoko zaldientzat. HORIZON DORE izan zen garaile, Clément Lecoeuvrerekin, TIPINSO eta MANEKIren aurretik. AIDAN’S PHONE laugarren sailkatu zen eta WINDFLOWER bosgarren.
Sailkapena Cagnes-sur-Merreko etaparen ondoren
HORIZON DORE da lehen liderra, sei punturekin. TIPINSOk lau puntu ditu eta MANEKIk hiru. AIDAN’S PHONEk bi puntu eskuratu ditu eta WINDFLOWERrek bat. Hurrengo etapa martxoaren 21ean jokatuko da La Teste-de-Buchen.
|
16/02/26 Donostiako Hipodromoak apirilean irekiko du 2026ko Udaberriko Denboraldia -
16/02/26 El Hipódromo de San Sebastián abre en abril su Temporada de Primavera 2026 -
11/02/26 Urrezko Kopa 2026ko Défi du Galop txapelketako 9. etapa izango da -
11/02/26 La Copa de Oro será la 9ª etapa del Défi du Galop 2026 -
01/02/26 SOMETHINGek irabazi du Donostiako Hipodromoa saria Dos Hermanasen -
01/02/26 SOMETHING gana el Premio Hipódromo San Sebastián en Dos Hermanas -
31/01/26 HAUTE GAMMEk aste bikaina borobildu du Chantillyn -
31/01/26 HAUTE GAMME redondea una semana sobresaliente en Chantilly -