16/06/2023
SHALEZ aurtengo lehen 2 urteko irabazlea Donostiako Hipodromoan
Udako hirugarren jardunaldiaren atarikoak kirolaz kanpoko arrazoiengatik zipriztindu ziren. Hori horrela, kirol arloari dagokionez, lau lasterketa ospatu ziren azkenean. Eguneko proba nagusia 1.200 metroko Elkano Saria izan zen, eta proba hau urteko lehena izan zen Donostiako Hipodromoan 2 urteko moxalentzat.
Lasterketa horretako garaipena Shalez-i egokitu zitzaion, lau parte-hartzaileetatik aurretiaz esperientzia zuen bakarrari hain zuzen ere. Esperientzia hori hasieratik nabaritu zen Clement Cadelen lasterketarekin, Angel Imazen eta Ecurie des Mouettesen entrenamendurako puntatik puntarako lasterketan nagusi izan baitzen. Labaska-k eraso egin nahi izan zion, baina San Jose ukuiluko moxalak bigarren postuarekin konformatu behar izan zen bere debutean, Angel Imazen beste bi moxalak modu errexean atzean utzita, hauek ere lehiaketan estreinatzen baitziren.
Urbieta, Yeguada Militarreko moxala, berriro nabarmendu zen 1.500 metroko Legazpi Sarian 3 urtekoentzat prestatua. Udaberrian lortu zuen bezala, Fernando Liñanek prestatutako moxala irabazleen paddocketik igaro zen berriro. Ricardo Sousaren muntarekin Zharina faboritoa (Jaime Gelabert) eta More Late (Vaclav Janacek) gainditu zituen arazorik gabe. Alexia Lucas, zoritxarrez, bere zalditik, Pegasus-etik, erori zen, eta erorketa horren ondorioz, orkatila zaintiratu zuen jockey gazteak.
Handicapak berriz, Volcan-entzat eta Upsilon-entzat izan ziren. Alde batetik, 2.000 metroko Urdaneta Sarian, handicap-aren lehen zatian, Volcan-ek irabazi zuen Vaclav Janacekekin, Guillermo Arizkorreta eta Pinna Fidelis ukuiluarentzat. Bestalde, 2.000 metroko Oquendo Sarian, handicaparen bigarren zatian, lehen postua Upsilon-entzat izan zen, Jaime Gelabertekin, Juan Carlos Rosellekin eta Annua Racing SL-rentzat.
Hurrengo jardunaldia uztailaren 1ean izango da, larunbata, 12:00etatik aurrera, eta bost lasterketa izango dira: 2 urteko debutarientzako proba bat, 3 urterako maiden bat, handicap zatitu bat eta amazona eta gentlemenentzat baldintzazko proba bat.
![]() ![]() ![]() |
| ![]() ![]() ![]() |
14/05/24 Donostiako Hipodromoaren 2024ko Udako Denboraldiaren programa onartu da -
14/05/24 Aprobado el programa de la Temporada de Verano 2024 del Hipódromo de San Sebastián -
12/05/24 CAESARS PALACEk lasterketa perfektua egin zuen Tarbesen -
12/05/24 CAESARS PALACE hizo la carrera perfecta en Tarbes -
12/05/24 EL KALBITO maidenetik atera da Tarbesen -
12/05/24 EL KALBITO sale de maiden en Tarbes -
08/05/24 Newsletter Hipodromoa (Apirila- Abril 2024) -
02/05/24 SWEET WISH garaile atera da Carcassonne lokaztuan -
02/05/24 SWEET WISH sale victoriosa en el embarrado Carcassonne -