Noticias

16/07/2026

Aurretikoa: 4. jardunaldia uda (uztailak 19)

Foto de Noticia

Donostiako Hipodromoak 2026ko udako denboraldiko laugarren jardunaldia hartuko du datorren uztailaren 19an. Emozioz, ezustekoz eta pistako maila handiko jardunez beteriko lehen hiru jardunaldien ondoren, lehiaketak hitzordu berri bati egingo dio aurre, arratsalde honek zer ekarriko duen jakiteko ikusmin handiarekin. Gainera, hipodromoa FIFA Munduko Kopako Finalaren atariko planik onena izango da.

Jardunaldia 17:30ean hasiko da, eta bost lasterketa izango ditu, zaletuei nahiz Donostiako hipodromora hurbiltzen diren guztiei ikuskizun aparta eskaintzeko asmoz. Laugarren jardunaldi honi hasiera emango dio European Breeders’ Fund Sariak, bi urteko potro eta potrankei zuzendutako 1.400 metroko probak. Zortzi parte-hartzaileren artean, badago faborito argi bat: Dragon Force. Christian Delcherrek prestatutako potroak maila bikaina eman du orain arteko hiru agerraldietan: garaipena La Teste-de-Buchen debutean, eta ondoren garaipen bat eta bigarren postu bat Madrilgo Hipodromoan. Aurkari gogorra izango du Mello Mello, hainbat saiakeraren ondoren eta Václav Janá?eken gidaritzapean, azken irteeran garaipena lortu baitzu Madrilen.

Ondoren jokatuko da Garda Seguridad Saria, lau urtetik gorako zaldi eta behorrentzat, 2.200 metroko distantzian. Zortzi izango dira garaipenaren bila ariko direnak, eta horien artean faboritoa Velerin izango da. Jaime Gelabertekin berriro ere, udaberriko denboraldian Donostian lortutako garaipena errepikatu nahi izango du. Aukera onak izango ditu Bulnesek ere; iazko Urrezko Kopan bosgarren izan zen, eta Donostian egin zuen azken agerraldian bigarren postu baliotsua lortu zuen.

Jardunaldiaren erdian jokatuko da Hippodrome de Biarritz Saria, hiru urtetik gorako zaldi eta behorrentzat, 1.600 metroko ibilbidean. Hamar parte-hartzaile ariko dira garaipenaren bila, eta horien artean nabarmentzen da Contesa behorra. Guillermo Arizkorretak prestatuta, apirilean Donostian lortutako garaipena errepikatu nahi izango du. Aukerak izango ditu Lady Cocodyk ere, udako lehen jardunaldian lortutako emaitza hobetzeko asmoz. Arreta berezia merezi du Gast a Gast-ek ere; 2026 honetan Donostian bosgarren aldiz lehiatuko da, eta orain arte postu on bat lortu du.

Jarraian jokatuko da Hipotour Saria, hiru urtetik gorako zaldi eta behorrentzat, 1.600 metroko distantzian. Garaipenaren bila ariko diren hamar parte-hartzaileen artean, izen propio bat nabarmentzen da: Tammani. O. Anayak prestatutako zaldiak Donostiako hipodromoan jokatutako sei lasterketak irabazi ditu, eta 2026ko lau agerraldietatik bitan garaile izan da. Kontuan hartzeko beste izen bat Beria izango da; azken irteeran garaipena ia eskuetan izan zuen, baina azken metroetan ihes egin zion. Eta ezin da ahaztu Cachopo, Donostian jokatutako hiru lasterketetan beti lehen postuen inguruan ibili baita: garaipen bat eta bi bigarren postu.

Udako laugarren jardunaldiari amaiera emango dio Gipuzkoa Kirolak Sariak, 19:38an. Hiru urteko potro eta potrankei zuzendutako 2.200 metroko proban, azkenean bost izango dira garaipenaren bila ariko diren parte-hartzaileak, Banker Nine erretiratu ondoren. Faboritoen artean nabarmentzen da Light L’Audrielle, 2026 honetan jokatutako bost lasterketetan erakutsitako sasoi bikainari esker: bi garaipen eta beste bi postu on. Kontuan hartu beharrekoa izango da Shy Guy ere; aurten jada badaki zer den irabaztea, eta Donostian jokatutako bi saioetan oraindik lortu ez duen garaipen hori eskuratzen saiatuko da.

Osagai guzti hauek direla eta, Donostiako Hipodromoa berriro ere kirola, emozioa eta aisialdia uztartzen dituen arratsalde apartaz gozatzeko lekurik onena izango da, jardunaldiz jardunaldi indarra hartzen ari den udako denboraldi honetan.

Sarrerek 10 euroko prezioa dute helduentzat (18 eta 64 urte bitartekoentzat), eta 8 eurokoa gazteentzat (10 eta 17 urte bitartekoentzat) eta 65 urtetik gorakoentzat. Gainera, 10 urtetik beherakoentzat sarrera doakoa izango da; beraz, familia osoarekin gozatzeko aukera ezin hobea da. Ez galdu!

16/07/2026

Foto de Noticia

Ultimas Noticias


Grupo anterior  Página anterior 
  página  131 132 133 134 135

Siguiente página  Siguiente grupo

22/12/15 QUINTE+ EN VINCENNES (13:50) , y DESDE 16:40, EN MARSEILLE-VIVAUX, SOUMILLON DEFIENDE SU HEGEMONIA. - C hristophe SOUMILLON, tras unas semanas de descanso, regresa a Marseille buscando recortar diferencias con el lider de la estadísticas, Pierr-Charles BOUDOT. Sus siete montas de la jorrnada ... Parten todos como grandes favoritos.

21/12/15 MARATON DE CARRERAS, HOY LUNES EN DEAUVILLE - LA PSF DE DEAVILLE, CENTRO DE ATENCIÓN PARA HOY. NANTES y CAGNES SUR MER ACAPARAN LA ACTIVIDAD EN EL TROTE.

18/12/15 TROTE , VALLAS y LISO, COMPLETO MENU PARA EL VIERNES. - VINCENNES y CAGNES-SUR-MER ofrecen nuevas reuniones de trote y obstáculos respectivamente, mientras que la PSF de Pornichet será el escenario de la principal reunión de liso de la jornada de hoy.

17/12/15 NORMANDIA (CABOURG & DEAUVILLE) CENTRA LA ATENCION DE LA JORNADA - La quinte+ se disputará hoy (13:50h) en CABOURG, mientras que el liso tendrá su máxima expresión en la PSF de Deauville con 10 carreras y numerosísima participación.

16/12/15 QUINTE+ EN VINCENNES y 10 CARRERAS EN DEAUVILLE, PLATOS FUERTES DE LA JORNADA. - Nueva quinté+ de la temporada de "invierno" en Vincennes, con 9-UNERO MONTAVAL y 17-ULSTER PERRINE como sólidos favoritos.

15/12/15 TODO EL PROTAGONISMO, PARA LA REUNION DE PAU. - Excelente jornada de carreras, con la Reunion de Pau como centro de máximo interés. Numerosos caballos españoles desafían a los "locales", con buenas chances.

14/12/15 QUINTE+ DE VALLAS EN CAGNES-SUR-MER - Los obstáculos, en la Cote d'Azur, y el trote (LE MANS & GRAIGNES) protagonistas del lunes hípico.

27/11/15 VIERNES-27 / QUINTE+ VINCENNES: SIN FAVORITAS CLARAS, SORPRESAS A LA VISTA - Jornada completa para hoy. Obstaculos en Fontainebleau, liso en la arena de Marseille-Vivaux, el trote manda en Chartres y Vincennes.

26/11/15 HOY, JUEVES, EL TROTE GRAN PROTAGONISTA DE LA QUINTE+ - El Prix de Picardie, gran carrera con el millonario fondo de la Quinte+ en juego. El galope, en Angers y en la arena de Marseille-Vivaux (semi-noctura)

12/11/15 PROCEDIMIENTO DE PAGO DE AYUDAS A CRIADORES DE CABALLOS - Comunicado de la Asociación de Hipódromos.