25/03/2026
Donostiako Hipodromoak KORRIKAren 24. edizioan parte hartu du
Donostiako Hipodromoak bere ekarpena egin du KORRIKAren 24. edizioan, euskararen aldeko ekimenarekin bat eginez.
Hipodromoari dagokion kilometroa 1782.a izan zen, Lasarte-Oriako Uistin Kalea 3tik abiatu eta Zubietarako bidean, hipodromoko zubiraino egindako ibilbidean.
Lekukoa Bixen Otañok eta Ander Suescunek eraman zuten Hipodromoaren izenean, une berezia hau beste lankide guztiekin partekatuz. Gainera, ekitaldiak balio berezia izan zuen, Bixen Otañoren erretiroa gertatzear zegoen egunetan ospatu baitzen.
Parte-hartze honen bidez, Donostiako Hipodromoak euskararekiko duen konpromisoa berretsi nahi izan du, eta etorkizunean ere hizkuntzaren presentzia indartzen jarraitzeko asmoa agertu du.
Hipodromoaren ere, euskaraz!
|
23/07/15 JUEVES 23.07.15 / Caballos del día - SE PREVEEN SORPRESAS EN LA QUINTE+ DE VICHY
20/07/15 LAS CARRERAS DEL DOMINGO SERÁN A LAS 17.30 - El comienzo de operaciones será a las 17h
10/07/15 LAS CARRERAS COMENZARÁN EL DÍA 26 DE JULIO - El programa constará de 8 jornadas