07/01/2024
VILLAIRES 2024ko lehen irabazle donostiarra
Jardunaldian zehar bi lasterketa zeuden Paueko hipodromoan donostiarrek parte har zezakeenak. Are gehiago, horietako batean gertatu zen 2024ko Donostiako zaldi baten lehen garaipena.
Sariduna Villaires (Ibaita – Enrique León) izan zen, lehenengo irteerako atea aprobetxatuz berehala jarri zen probaren buruan 1.200 metrotan, helmugako zutoinean aurkarien erasoei eutsi arte. Hugo Mouesanen muntaketa trebearen bitartez lortu zuen garaipena, azken metroetan Tawhiri bezalako aurkaria indartsu ibili zen arren. Atzeraxeago bukatu zuen Katalina-k (Jon Jauregui – Ramón Avial), hirugarren izanda Alexandre Gavilanekin. Aldiz, Black Cosmo (Matxain – Ángel Sánchez Martín) hamargarren izan zen.
Bestalde, goizeko beste lasterketan, bi donostiarrek kokapen postuak bereganatu zituzten. Speedy Record (La Bardena – Ángel Sánchez Martín) laugarren izan zen, eta Macanella (Korta – Miguel Alonso Roldán) bosgarren.
![]() ![]() ![]() |
| ![]() ![]() ![]() |
07/09/15 Nota Informativa - Cambio en la declaración de participantes del domingo 13 de septiembre
04/09/15 EL DOMINGO 13 DE SEPTIEMBRE HABRÁ UNA SEXTA CARRERA - El hándicap dividido se triplicará
01/09/15 CABALLOS PARA HOY, MARTES - SEIS REUNIONES, AMPLISIMO MENU PARA HOY
31/08/15 ESTA TARDE, CARRERAS - La primera carrera comenzará a las 17.55