09/11/2023
AS A CHARM garaile Pauen urte eta erdi geroago
As A Charm-ek berriz irabazi zuen 18 hilabete pasa ondoren, lehen aldiz Paueko zuntzezko pistan. Denborak arrazoia eman die Marc Comasi eta Ombra ukuiluari, 2 eta 3 urtera utzitako sentsazio handiak berreskuratzen ari baita zaldi hau pixkanaka.
Ioritz Mendizabalen gidaritzapean, aurrekoan Paueko Hippodromean ere utzitako sentsazio onak berretsi zituen. Nahiz eta handicap-aren bigarren zatiko baliorik baxuena izan, aise bereganatu zuen lehen postua lasterketa amaiera oparoa eginez.
Gainera, Paueko jardunaldiak protagonista donostiar gehiago izan zituen, goizean hiru bigarren postu gehiago lortu baitziren. Esate baterako, El Kalbito (Ion Elarre – La Bardena), Liebe Kinder (Ramón Avial - Equhipo) eta Karibbean Dream (Marc Comas – Samalassa), bigarren izan ziren. Eta era berean, ordainsaridun postuetan Prince Anodin (Ion Elarre – Golden Stars) eta Caesars Palace (Ramón Avial - Equhipo) bezalako zaldiak egon ziren, biak bosgarren izan baitziren hurrenez hurren.
Saririk gabe geratu ziren ordea, seigarren postuan Nordeste (Ion Elarre – Alvela) eta O Gre des Saisons (Miguel Alonso Roldán – Ulía); Gout Sucre (Miguel Alonso Roldán – Royal Gait) zazpigarren; Trujillo (José Calderón – Nanina) hamaikagarren; Pedro des Aigles (Miguel Alonso Roldán – Designhouses) eta Jamila (Marc Comas - Sport HG) hamabigarren; eta Golondrina (Ramón Avial – Rober) hamahirugarren.
![]() ![]() ![]() |
| ![]() ![]() ![]() |
20/01/24 KERDINA gana por primera vez en un reclamar en Pau -
18/01/24 GEE WHIZZER garaile Cagnes-sur-Merren -
18/01/24 GEE WHIZZER triunfa en Cagnes-sur-Mer -
07/01/24 VILLAIRES 2024ko lehen irabazle donostiarra -
07/01/24 VILLAIRES primer ganador donostiarra del 2024 -
03/01/24 Newsletter Hipodromoa (Abendua - Diciembre 2023) -
22/12/23 BEL ARISTOk berriro irabazi du bi urteren ondoren -
22/12/23 BEL ARISTO vuelve a ganar dos años después -