01/06/2023
Arizkorretak, Janacekek eta Sousak bi garaipen lortu dituzte udako 1. jardunaldian
Udako denboraldia Donostiako Hipodromoan asteazkenean hasi zen, arratsaldeko ordutegian bost probarekin. Kasu honetan, hiru izan ziren protagonistak: Arizkorreta, Janacek eta Sousa. Hirurek bina garaipen lortu baitzituzten.
Prestatzaile donostiarrak arratsaldeko probarik nabarmenena lortu zuen Something-ekin Chacal Saria hasieratik amaierara arte irabaziz. Powerful Sole-n, bigarren, eta El Sokhna-ren, hirugarren, erasoak ez ziren nahikoak izan Mediterraneo ukuiluko ordezkariaren aurrean, hau izan baitzen onena 1.400 metroko borrokan.
Hau izan zen eguneko lehena Ricardo Sousarentzat, baina ez bakarra. Ordu erdi geroago, estrategia errepikatuz, Boujoc puntatik puntara gailendu zitzaien Maia Lidador eta Joaquim Oliveirarentzat Persian Ruler Sarian. Tesla bigarren izan zen Lucie Castillonekin eta Alphabetic, hirugarren, Ricardo Nicolás Vallerekin.
Bitartean, Vaclav Janacek handicaparen lehen zatian bere eguneko bigarren garaipena lortu zuen Kenmya-rekin. Yeguada Rocio-ko behorrak, eguneko irabazle guztiek bezala, kajoi-kolpetik aurrera egin zuen arrapaladan, bere lehen posizioa arriskuan jarri gabe. Horrela, Guillermo Arizkorretak ere bi lehen postu lortu zituen. Tiger Bash-entzat bigarren postua izan zen Jaime Gelabertekin eta hirugarren postua Ramiriqui-rentzat Julia Zambudiorekin.
Txekiako jockeyak More Late-rekin lehen jardunaldian ere arrakasta bereganatu zuen Paulino Iturregui eta Buelna Equii-rentzat. 1.600 metroko maiden batean, Late Telegraphen alabak bere iraganeko apunte onak berretsi zituen. Ricardo Sousarekin Adarvarrek bigarren postua lortu zuen eta Urolak Nicolás de Julianekin modu oso onean errematatu zuen Yeguada Militarrerako bere debutean.
Hori bai, jardunaldia HH Sheikha Fatima Bint Mubarak Cup lasterketarekin hasi zen. Arabiar Arraza Garbiko zaldientzat 1.600 metrotan. Sei parte-hartzaileetatik bik esperientzia zuten aurretik Donostiako pistan, eta nabaritu egin zen. Bereziki Ichan de Bozoulsen kasuan, puntatik puntara Alejandro Gutiérrez Valekin Marcel Mezy eta Philippe Sogorbentzat irabazten. Bigarren Jomar des Aubus, Clemente Merillerekin, eta hirugarren Guiness d 'Vialettes, Gary Sanchezekin.
Hurrengo jardunaldia ekainaren 7an izango da, 12:15-etatik aurrera. Bertan, bost lasterketa egingo dira: maiden bat, salmentako lasterketa bat, handicap zatitu bat eta baldintzazko lasterketa bat.
![]() ![]() ![]() |
| ![]() ![]() ![]() |
26/03/24 PAPER TROPHYk Quinté + bat bereganatu du Saint-Clouden -
26/03/24 PAPER TROPHY conquista una Quinté + en Saint-Cloud -
21/03/24 Prentsa Akreditazioa - Acreditación de Prensa 2024 -
15/03/24 LUCIO VEROk landutako garaipena lortu zuen Fontainebleaun -
15/03/24 LUCIO VERO logra un trabajado triunfo en Fontainebleau -
12/03/24 VILLAIRESek Toulousen lortu du urteko bigarren garaipena -
12/03/24 VILLAIRES logra en Toulouse su segundo triunfo del año -
05/03/24 Newsletter Hipodromoa (Otsaila - Febrero 2024) -
29/02/24 GEE WHIZZERek grazia egoeran jarraitzen du Dos Hermanasen -
29/02/24 GEE WHIZZER sigue en estado de gracia en Dos Hermanas -