27/03/2026
Eskerrik asko, Bixen! Zorionak erretiroagatik!
Donostiako Hipodromoak egun bereziki hunkigarriak bizi izan ditu Bixen Otañori egindako agurrean, bere erretiroa dela eta. Joan den ostiralean, martxoaren 27an, amaiera eman zion bere ibilbideari Zuzendari Tekniko gisa.
Ia mende erdiz Donostiako hipodromoari lotuta egon ondoren, Bixenek konpromisoz, dedikazioz eta zaldi-lasterketekiko grinaz beteriko ibilbidea itxi du, eta azken urteotako historiako figura garrantzitsuenetako bat bihurtu da.
Hipodromoan izan zituen azken egunetan, lankideek eta sektoreko profesionalek bere ondoan egon nahi izan zuten, eta eskertza eta aitortza adierazi zioten giro hunkigarrian. Lehenik, elkarrekin egindako hamaiketako batean bildu ziren. Ondoren, Hipodromoaren paretik igarotzean, Korrikako lekukoa eramateko ohorea izan zuen. Amaiera gisa, ostiralean bertan, lankideekin batera bazkari bat ospatu zen, non omenaldi hunkigarria egin zitzaion eta Euskal Makila bat oparitu zioten, honako testuarekin: "Donostiako Hipodromoak Bixen Otañori eskerrik beroenak hainbeste urteko lan bikainagatik".
Bere erretiroarekin, Donostiako Hipodromoak profesional bikain bati eta bere garapenean funtsezkoa izan den pertsona bati agur esaten dio. Bere ondarea betiko lotuta geratuko da gure lasterketen historiari.
|
18/05/24 KERDINA garaile atera da La Teste de Buchen -
18/05/24 KERDINA sale victoriosa en La Teste de Buch -
14/05/24 Donostiako Hipodromoaren 2024ko Udako Denboraldiaren programa onartu da -
14/05/24 Aprobado el programa de la Temporada de Verano 2024 del Hipódromo de San Sebastián -
12/05/24 CAESARS PALACEk lasterketa perfektua egin zuen Tarbesen -
12/05/24 CAESARS PALACE hizo la carrera perfecta en Tarbes -
12/05/24 EL KALBITO maidenetik atera da Tarbesen -
12/05/24 EL KALBITO sale de maiden en Tarbes -
08/05/24 Newsletter Hipodromoa (Apirila- Abril 2024) -
02/05/24 SWEET WISH garaile atera da Carcassonne lokaztuan -