07/01/2024
VILLAIRES 2024ko lehen irabazle donostiarra
Jardunaldian zehar bi lasterketa zeuden Paueko hipodromoan donostiarrek parte har zezakeenak. Are gehiago, horietako batean gertatu zen 2024ko Donostiako zaldi baten lehen garaipena.
Sariduna Villaires (Ibaita – Enrique León) izan zen, lehenengo irteerako atea aprobetxatuz berehala jarri zen probaren buruan 1.200 metrotan, helmugako zutoinean aurkarien erasoei eutsi arte. Hugo Mouesanen muntaketa trebearen bitartez lortu zuen garaipena, azken metroetan Tawhiri bezalako aurkaria indartsu ibili zen arren. Atzeraxeago bukatu zuen Katalina-k (Jon Jauregui – Ramón Avial), hirugarren izanda Alexandre Gavilanekin. Aldiz, Black Cosmo (Matxain – Ángel Sánchez Martín) hamargarren izan zen.
Bestalde, goizeko beste lasterketan, bi donostiarrek kokapen postuak bereganatu zituzten. Speedy Record (La Bardena – Ángel Sánchez Martín) laugarren izan zen, eta Macanella (Korta – Miguel Alonso Roldán) bosgarren.
|
24/09/26 OCEANek beste garaipen bat lortu du La Teste de Buch hipodromoan -
24/09/26 OCEAN consigue una nueva victoria en La Teste de Buch -
24/09/26 AMITYk beste garaipen bat lortu du La Teste de Buch hipodromoan -
24/09/26 AMITY consigue una nueva victoria en La Teste de Buch -
16/09/26 Ranking - MARIE BRIZARD - Jockeys Mujeres / Amazonas 2026: Denisa Sikorova -
16/09/26 Ranking - IRIZAR - Prestatzaileak / Preparadores 2026: Guillermo Arizkorreta -
16/09/26 Ranking CARRUS Jockeys 2026: Václav Janácek -