02/05/2023
Donostiako Hipodromoko 2023ko udako denboraldirako programa aurkeztu dute
Jockey Club Español-ek Donostiako Hipodromoan 2023ko udako denboraldian egingo diren lasterketen programa onartu berri du. Lasterketen lehen eguna maiatzaren 31n izango da eta azkena berriz, irailaren 10ean.
Hilabeteka banatuta, jardunaldiak hauek izango dira: maiatzean (31 asteazkena), ekainean (7 asteazkena eta 15 osteguna), uztailean (1 larunbata, 9 igandea, 16 igandea, 22 larunbata, 30 igandea), abuztuan (6 igandea, 13 igandea, 15 asteartea, 20 igandea eta 27 igandea) eta irailean (2 larunbata eta 10 igandea). Goizeko ordutegia izango dute ekainaren 7ko, ekainaren 15eko, uztailaren 1eko, uztailaren 22ko eta irailaren 2ko jardunaldiek. Gainontzeko egunetan lasterketak arratsaldeko ordutegian ospatuko dira.
Zaldi-bilera bakoitzak bost lasterketa izango ditu, uztailaren 9ko eta abuztuaren 15eko jardunaldietan izan ezik, egun horietan 6 proba egingo baitira. Guztira 77 lasterketa izango dira (73 PSI eta 4 PRÁ), guztiak belarrezko pistan, eta 867.750 euro banatuko dira saritan. Meetingaren lasterketa nagusia abuztuaren 15ean ospatuko den Donostiako Urrezko Kopa izango da, 35.000 eurorekin + urrezko kopa batekin zaldi irabazlearen arduradunentzat.
Era berean, honako sari hauek ere nabarmentzen dira programan: Eusko Jaurlaritza saria (24.000 euro irabazlearentzat, 1.600 metrotan), Behorren Sari Nagusia (18.000 euro irabazlearentzat, 2.200 metrotan), Nazioarteko Kriteriuma – Santander Cup (24.000 euro 2 urteko zaldientzako) eta Donostiako Sari Nagusia (18.000 euro irabazlearentzat, 2.800 metrotan).
Gainera, Made In Spain programari eutsiko zaio Donostiako lasterketa gehienetan. Aurretik azaldu den bezala, programatutako lau proba Arabiar Arraza Garbiko zaldientzat gordeko dira, eta horien arteanm uztailaren 9koa nabarmenduko da, Listed bat bezala kategorizatuko baitago.
|
16/02/26 Donostiako Hipodromoak apirilean irekiko du 2026ko Udaberriko Denboraldia -
16/02/26 El Hipódromo de San Sebastián abre en abril su Temporada de Primavera 2026 -
11/02/26 Urrezko Kopa 2026ko Défi du Galop txapelketako 9. etapa izango da -
11/02/26 La Copa de Oro será la 9ª etapa del Défi du Galop 2026 -
01/02/26 SOMETHINGek irabazi du Donostiako Hipodromoa saria Dos Hermanasen -
01/02/26 SOMETHING gana el Premio Hipódromo San Sebastián en Dos Hermanas -
31/01/26 HAUTE GAMMEk aste bikaina borobildu du Chantillyn -
31/01/26 HAUTE GAMME redondea una semana sobresaliente en Chantilly -