24/02/2026
Donostiako Hipodromoak 2026eko denboraldiko egutegia aurkeztu du
Donostiako Hipodromoak 2026. urteari dagokion 110. zaldi-lasterketa denboraldiko egutegi ofiziala argitaratu du. Denboraldia bi atal nagusitan banatuko da: udaberriko denboraldia eta udako denboraldia.
Udaberriko denboraldia apirilean izango da, eta goizeko ordutegian ospatuko diren jardunaldiak izango dira apirilaren 16an, 22an eta 29an. Jardunaldi horiek guztiak PMU zirkuituaren barruan egongo dira eta Equidia kateak zuzenean eskainiko ditu.
Udako denboraldia ekainaren 11n hasiko da eta irailaren 30era arte luzatuko da, guztira 15 jardunaldi bilduz, urteko probarik garrantzitsuenak tartean. Epe horretan nabarmendu beharrekoak dira denboraldiko lasterketa nagusiak: Behorren Sari Nagusia, abuztuaren 9an; Donostiako Urrezko Kopa, UAE President Cup probarekin batera, abuztuaren 15ean; Eusko Jaurlaritza Sari Nagusia, abuztuaren 23an; Nazioarteko Kriteriuma, abuztuaren 30ean; eta Donostiako Sari Nagusia, irailaren 13an ospatuko dena.
Horrez gain, udako hainbat jardunaldi ere PMU zirkuituaren parte izango dira eta Equidiak zuzenean eskainiko ditu; zehazki, uztailaren 25eko (larunbata, goizez), abuztuaren 12ko (asteazkena, goizez), irailaren 2ko (asteazkena, goizez) eta irailaren 30eko (asteazkena, goizez) jardunaldiak, eta horiei abuztuaren 15eko Donostiako Urrezko Kopa gehitu behar zaie.
Gainera, 2026ko denboraldiko jardunaldi guztiak zuzenean eskainiko ditu Movistar-ek, Movistar Deportes eta Vamos kateetan, telebistako eskaintza zabala bermatuz estatu mailan eta zale zein profesional guztiei denboraldiaren jarraipena erraztuz.
Egutegi honekin, Donostiako Hipodromoak denboraldi historiko bati ekingo dio, tradizioa, nazioarteko proiekzioa eta maila goreneko kirol eskaintza uztartuz, Donostiako zaldi-lasterketen 110 urteko historia ospatuz.
|
24/02/26 Donostiako Hipodromoak 2026eko denboraldiko egutegia aurkeztu du -
24/02/26 Hipódromo de San Sebastián da a conocer su calendario para la temporada 2026 -
23/02/26 GOLDENSIMek garaipenarekin amaitu du Pauko denboraldia -
23/02/26 GOLDENSIM remata la temporada de Pau ganando -
23/02/26 KODVEDEVek bere lehen garaipena lortu du Paun -
23/02/26 KODVEDEV logra su primera victoria en Pau -
16/02/26 Donostiako Hipodromoak apirilean irekiko du 2026ko Udaberriko Denboraldia -
16/02/26 El Hipódromo de San Sebastián abre en abril su Temporada de Primavera 2026 -
11/02/26 Urrezko Kopa 2026ko Défi du Galop txapelketako 9. etapa izango da -
11/02/26 La Copa de Oro será la 9ª etapa del Défi du Galop 2026 -