18/08/2024
SHELBYk Grand Prix de Pompadour lasterketa lortu du
Shelby-k (Miguel Alonso Roldan – Martul) eta Mandalorian-ek (Ramón Avial – Bernardo) Grand Prix de Pompadour lasterketa, udako meetingaren proba nagusia, Donostiara eramateko erronkarekin bat egin zuten. 4 urteko bi zaldiak tropelaren erdian kokatu ziren 2.300 metroko azken zatiaren zain.
Probaren erritmoa handituz joan zen azken kurbara iritsi arte, eta une horretan erasoak hasi ziren. Kanpotik, Cracksman-en semea aurrera zihoan, Martuleko zaldi grisa bezala pistan barrurago joanez. Azken txanpan sartu zen aurrena Reliable Man-en semea, bihurgunean mugitua izan ondoren.
Azken metroetan Shelby-k eta Alejandro Gutierrez Valek sei gorputz atera zizkioten hurrengo hiru aurkariei, horien artean, Mandalorian Gary Sanchezekin. Kasu honetan Bernardo ukuiluko ordezkariak laugarren amaitu zuen. Shelby-ren garaipen handia Pompadourreko hondarraren gainean, pista berezi honetako bere estreinaldian.
|
11/08/26 Aurretikoa: 8. jardunaldia uda (abuztuak 12) -
11/08/26 Previa: 8ª jornada verano (12 de agosto) -
09/08/26 Kronika: 7. jardunaldia uda (abuztuak 9) -
09/08/26 Crónica: 7ª jornada verano (9 de agosto) -
07/08/26 Aurretikoa: 7. jardunaldia uda (abuztuak 9) -
07/08/26 Previa: 7ª jornada verano (9 de agosto) -
03/08/26 Kronika: 6. jardunaldia uda (abuztuak 2) -
03/08/26 Crónica: 6ª jornada verano (2 de agosto) -