11/04/2024
MISS BEETHOVENek La Teste de Buchen estreinaldi ezin hobea lortu du
Miss Beethoven, Van Beethoven-en alaba, Asier Sanchezen jabetzakoa eta Miguel Alonso Roldanen prestaketapean, Espainian 2024an debuta egin duen lehen 2 urteko moxala izan da. Hala ere, datu hori bigarren maila batean geratu zen La Teste Bucheko belar-pistan estreinaldi ezin hobea izan ondoren.
Donostian entrenatutako moxala kaxoietatik hotz abiatu zen, entrenamenduetan bezala. Irteera txarra izan arren ez zuen eraginik izan 1.000 metroko lerro zuzenean. Zango gutxitan jarri zen taldetxoaren ondoan, eta arrapalada serio batekin aurrera egin zuen, Samy Le Quilleucen gidaritzapean erraz irabazteraino.
Beraz, Espainiako turfak 2024an izan duen 2 urteko lehen moxala izateaz gain, Espainiako turfean 2024an irabazi duen lehen 2 urteko moxala izatea lortu du. Garaipen handia eta poz handia Asier Sánchez Iceta bezalako zaldi jabe txiki eta lasarteoriatar batentzat. Zorionak!
La Teste de Bucheko jardunaldian donostiar gehiagok parte hartu zuten. Alde batetik, handikaparen lehen zatian, Katalina (Jon Jauregui – Ramón Avial) laugarren izan zen. Bestalde, handikaparen bigarren zatian, Liebe Kinder (Equhipo – Ramón Avial) laugarren izan zen eta Amayita (Bernardo – Ramón Avial) hamabigarren.
![]() ![]() ![]() |
| ![]() ![]() ![]() |
05/03/25 DARKAVA bere lehen garaipenarekin klasikoei begira jarri da -
05/03/25 DARKAVA con su primera victoria pone rumbo a las clásicas -
21/02/25 SHUTTERWOOD Mont de Marsanen paseatu da Los Meleneroserako estreinaldian -
21/02/25 SHUTTERWOOD se pasea en Mont de Marsan en su estreno para Los Meleneros -
20/02/25 2025eko Donostiako Hipodromoko Udaberriko Denboraldiko programa onartu da -
20/02/25 Aprobado el programa de la Temporada de Primavera 2025 del Hipódromo de San Sebastián -
18/02/25 BURNING HEART maidenetik atera zen Pauen -
18/02/25 BURNING HEART sale de maiden en Pau -
12/02/25 NORDESTEk 8 urterekin garaipenak gehitzen jarraitzen du Cagnes-Sur-Merren -
12/02/25 NORDESTE sigue sumando victorias a sus 8 años en Cagnes-Sur-Mer -