22/10/2026
Donostiako Hipodromoak 2027ko lasterketen egutegia aurkeztu du, 18 jardunaldirekin
Donostiako Hipodromoak zehaztuta dauka jada 2027ko zaldi-lasterketen egutegia, Asociación de Hipódromos (Madril, Dos Hermanas, Pineda, Sanlúcar, Son Pardo eta Donostia) eta Loterías y Apuestas del Estadosekin batera urteko zaldi-lasterketen egutegia onartu ondoren.
Publikoaren erantzun bikainak eta kirol-jarduera nabarmenak markatutako 2026ko denboraldiari amaiera eman ondoren, Donostiako hipodromoa lehiarako urte berri bat prestatzen hasi da. Guztira, 18 lasterketa-jardunaldi izango dira, apiriletik irailera bitartean banatuta, eta guztiak Quintuple Plus eta Lototurf hipika apustuen parte izango dira.
Programazioak azken denboraldietako egiturari eutsiko dio, udaberrian lehen lehiaketa-aldia (3 jardunaldi) eta udan bigarren denboraldia (15 jardunaldi) izango baitira. Azken horrek Donostiako zaldi-lasterketen egutegiko hitzordu nagusietako asko bilduko ditu berriro.
Jarduera apirilean hasiko da, hiru jardunaldirekin: apirilaren 7an (asteazkena), 14an (asteazkena) eta 22an (osteguna). Hiru jardunaldiak goizez jokatuko dira, eta PMU Premium nazioarteko apustu-programaren parte izango dira. Horri esker, Donostian jokatzen diren lasterketak Frantziako merkatuan ere jarraitu ahal izango dira, eta bertan apustuak egiteko aukera egongo da. Lehen hitzordu horien ondoren, lehiaketa ekainean itzuliko da, ohiko Udako Denboraldiari hasiera emateko.
2027ko Udako Denboraldia, 111. edizioa, ekainaren 3an, ostegunean, hasiko da, arratsaldez. Guztira hamabost jardunaldi izango ditu, eta irailaren 22ra arte luzatuko da. Uztailean lau jardunaldi jokatuko dira, guztiak igande arratsaldez, 4an, 11n, 18an eta 25ean. Abuztua, berriz, jarduera handieneko hilabetea izango da, sei jardunaldirekin: 1ean (igande arratsaldez), 8an (igande arratsaldez), 13an (ostiral goizez), 15ean (igande arratsaldez), 22an (igande arratsaldez) eta 31n (astearte goizez).
Horien artean, abuztuaren 15a nabarmenduko da bereziki. Egun horretan, ohikoa den bezala, Donostiako Urrezko Koparen edizio berri bat jokatuko da, Donostiako egutegiko lasterketarik esanguratsuena eta Estatuko turfaren hitzordu nagusietako bat. Bestalde, irailean amaituko da urteko lehiaketa, lau jardunaldirekin: 5ean (igande arratsaldez), 12an (igande arratsaldez), 15ean (astezken goizez) eta 22an (asteazken goizez). Azken jardunaldi horrek emango dio amaiera 2027ko kirol-jarduerari.
2027ko programazioaren ezaugarrietako bat PMU Premium nazioarteko zirkuituan sartuta egongo diren goizeko zazpi jardunaldiak izango dira. Jardunaldi horiek apirilaren 7an, 14an eta 22an; abuztuaren 13an eta 31n; eta irailaren 15ean eta 22an izango dira. Gainera, abuztuaren 15eko Urrezko Kopa ere PMU Premium programaren barruan egongo da, nahiz eta egun horretan lasterketa nagusiak bakarrik izango duen izaera hori. PMUrekin egindako lankidetzari esker, Donostiako Hipodromoaren nazioarteko proiekzioa indartzen jarraitu ahal izango da, bereziki Frantzian, non Donostiako lasterketek presentzia eta jarraipen handia duten.
2026ko denboraldian azken urteetako ikusle-kopururik handiena erregistratu ondoren, eta Urrezko Koparen jardunaldian 7.000 ikusle baino gehiago bildu ostean, Donostiako Hipodromoa 2027ko denboraldia prestatzen ari da, bere kirol-jarduera sendotzen eta profesionalekin, jabeekin, babesleekin eta zaleekin duen lotura indartzen jarraitzeko helburuarekin. Kirol-egutegia dagoeneko zehaztuta dago, eta datozen hilabeteetan lasterketen programa, sari ekonomikoak eta jardunaldiekin batera antolatuko diren jarduera osagarriak prestatzen jarraituko da.
Udaberriko Denboraldia (3 jardunaldi)
Apirila: 7, 14 eta 22.
Udako Denboraldia (15 jardunaldi)
Ekaina: 3.
Uztaila: 4, 11, 18 eta 25.
Abuztua: 1, 8, 13, 15, 22 eta 31.
Iraila: 5, 12, 15 eta 22.
Guztira: 18 lasterketa-jardunaldi.
|
24/07/25 Estreno del Simulcasting con Madrid en los Puntos de Venta de Hipodromoa -
20/07/25 Emaitzak: 6. jardunaldia uda (uztailak 20) | Resultados: 6ª jornada verano (20 de julio) -
19/07/25 Aurretikoa: 6. jardunaldia uda (uztailak 20) | Previa: 6ª jornada verano (20 julio) -
13/07/25 Emaitzak: 5. jardunaldia uda (uztailak 13) | Resultados: 5ª jornada verano (13 de julio) -
12/07/25 Aurretikoa: 5. jardunaldia uda (uztailak 13) | Previa: 5ª jornada verano (uztailak 13) -
07/07/25 Emaitzak: 4. jardunaldia uda (uztailak 6) | Resultados: 4ª jornada verano (6 de julio) -
05/07/25 Aurretikoa: 4. jardunaldia uda (uztailak 6) | Previa: 4ª jornada verano (uztailak 6) -
25/06/25 109. UDAKO DENBORALDIA - Donostiako Hipodromoa -
25/06/25 109ª TEMPORADA DE VERANO - Hipódromo de Donostia - San Sebastián -
18/06/25 Emaitzak: 3. jardunaldia uda (ekainak 18) | Resultados: 3ª jornada verano (18 de junio) -