16/02/2026
Donostiako Hipodromoak apirilean irekiko du 2026ko Udaberriko Denboraldia
Donostiako Hipodromoak apirilean emango dio hasiera 2026ko Udaberriko Denboraldiari, eta horrela, ofizialki abiatuko da Donostiako 110. lasterketa-denboraldia.
Udaberriko egitaraua hiru goizeko jardunaldik osatuko dute, egun bakoitzean bost lasterketarekin. Jardunaldiak honako egunetan ospatuko dira: apirilaren 16an (osteguna), apirilaren 22an (asteazkena) eta apirilaren 29an (asteazkena). Guztiak PMU nazioarteko zirkuituaren barruan izango dira eta zuzenean emango dira Frantziako Equidia katean, baita Movistar Deportes eta Vamos kateetan ere 2026ko lasterketa guztiak bezala.
Kirol ikuspegitik, programak handikap lasterketak izango ditu, apirilaren 22an antolatuko den handikap hirukoiztua berrikuntza nagusi gisa. Horrez gain, baldintzazko lasterketak eta 3 urteko zaldientzako probak ere izango dira, batez ere maiden motakoak, oraindik garaipenik lortu ez duten zaldi gazteei zuzenduak.
Bestalde, beste urte batez, udaberriko 15 probek Aterpeako bazkideen izenak eramango dituzte; hau da, Lasarte-Oriako merkatarien, ostalarien eta zerbitzu-enpresen elkartearen izendapenak izango dituzte. Parte-hartzaileak eta lasterketen izendapenak laster jakinaraziko dira.
Proba hauek ez dute soilik lehiakortasuna eta erakargarritasuna eskainiko; aldi berean, udako denboraldiaren atariko gisa ere balioko dute, zaldien egoera fisikoa neurtzeko eta udako hitzordu nagusiei begira handikapean kokatzen hasteko. Azken batean, udaberriko mini denboraldi honek urteari hasiera emango dio eta Donostiako hipodromoaren 110. denboraldiaren norabidea markatuko du.
2026eko Udaberriko Denboraldiaren Programa (Donostiako Hipodromoa)
|
28/08/23 PEDRO DES AIGLES brinda la primera victoria de Ander Gallo en Pompadour -
23/08/23 BLOOD DIAMONDek irabazi ditu Daxeko Trois Couronneak -
23/08/23 BLOOD DIAMOND gana las Trois Couronnes de Dax -
21/08/23 PAPER TROPHY garaile Pompadourreko Sari Nagusian -
21/08/23 PAPER TROPHY triunfa en el Grand Prix de Pompadour -
21/08/23 GREY INFINITY-k erakustaldia lortu du Turismo Eusko Jaurlaritza Sari Nagusian -
21/08/23 GREY INFINITY logra una exhibición el Gran Premio Turismo Gobierno Vasco -
16/08/23 IL DECAMERONE Donostiako Urrezko Koparen historian sartu da -
16/08/23 IL DECAMERONE entra en la historia de la Copa de Oro de San Sebastián -