21/03/2026
AIDAN?S PHONE garaile La Teste-de-Buchen eta TIPINSOrekin berdinduta sailkapenaren burua
Écurie Gribomont eta Écurie du Sud jabeen zaldiak Grand Prix du Bassin d’Arcachon irabazi du Hugo Besnierrekin.
Le Défi du Galop zirkuituko bigarren etapa martxoaren 21ean jokatu zen La Teste-de-Buchen. Grand Prix du Bassin d’Arcachon Listed mailako lasterketan, 2.000 metroko ibilbidean, AIDAN'S PHONE nagusitu zen. Patrice Cottierrek prestatutako zaldiak Hugo Besnier izan zuen jockey. TIPINSO bigarren sailkatu zen berriro eta BEVANek podiuma osatu zuen. MONT DE SOLEIL laugarren izan zen eta CLIMATE CHANGE bosgarren.
Sailkapena La Teste-de-Bucheko etaparen ondoren
AIDAN'S PHONE eta TIPINSO sailkapenaren buruan daude, zortzina punturekin. HORIZON DOREk sei puntu ditu eta BEVANek lehen hiru puntuak eskuratu ditu. Hurrengo hitzordua apirilaren 19an izango da Toulousen, Le Vase d'Argent lasterketarekin.
|
30/04/25 Donostiako Hipodromoaren 2025eko Udako Denboraldiaren programa onartu da -
30/04/25 Aprobado el programa de la Temporada de Verano 2025 del Hipódromo de San Sebastián -
27/04/25 FAL DARAk amazonentzako proba bat irabazi du Mont de Marsanen -
27/04/25 FAL DARA gana una prueba de amazonas en Mont de Marsan -
15/04/25 Donostiako Hipodromoak UAE President Cupeko etapa bat izango du 2025ean -