20/04/2023
2023ko Donostiako udaberriko denboraldiaren laburpena
Donostiako Hipodromoko udaberriko denboraldia lau jardunaldiren ostean bere amaierara iritsi da. Data horietan hainbat gertaera azpimarragarri gertatu dira, adibidez, 4 lasterketa hondarrezko pistan burutu direla. Ustekabeko gertaera bat bai, baina zaleen eta profesionalen oroimenera pasako dena, pista hori 1996tik erabiltzen den lehen aldia izan baita.
Lasterketa egun hauek utzi dizkiguten zenbakiei erreparatuz, 20 irabazle desberdin izan direla azpimarratu behar da, guztira eskaini diren 20 lasterketetan. Hau da, zaldi bakar batek ere ez du arrakastarik errepikatu denboraldian zehar. Diru gehien irabazi duen behorra URBIETA izan da la Yeguada Militarrekoa 7.000 euro irabaziz, garaipen bat eta bigarren postu bat lortuta. ALDUFOOFek sailkapenean jarraitzen dio, 6.100 euroko irabaziekin, garaipen baten eta bigarren postu baten ostean, eta COOLMEN VEGAk 5.800 euroko irabaziekin, garaipen bat eta bigarren postu batekin hirugarren postua lortu du sailkapen honetan.
Ricardo Sousa eta Vaclav Janacek jockeyen artean garaipen gehien lortu dituztenak izan dira, 4 lehen posturekin, hurrenez hurren. Hori bai, bigarren postuak eta guztizko irabaziak kontuan izanik, jockey portugaldarra izan da estatistikaren mailarik altuenean kokatuko genukeena. Julia Zambudio podiumaren hirugarren tokian kokatuko genuke udaberriko lau jardunaldi hauetan lortutako hiru garaipenekin.
Entrenatzaileekin jarraituz, Christian Delcher nabarmendu da lehen postuan, hein handi batean denboraldiko azken egunean egindako jardunaldi bikainagatik. Lau garaipenek eta bi kokapenekin meeting bikaina osatu du. Bigarren postuan, Enrique Puente dago, guztira hiru garaipen bereganatuz eta hiru kokapenekin zortzi emanalditatik. Hirugarren, Ion Elarre dago podiuma osatzeko, garaipen bat eta zortzi postu lortuz hamasei lasterketa korritu ondoren.
Azkenik, jabeen estatistika Duende del Sur ukuiluari dagokio. Ziur asko, denbora luzez, apirilaren 19an lortutakoa gogoratuko dute, hiru partaidetzarekin. Horietatik bik garaipen lortu zuten eta batek bigarren postua. 11.100 euro horiek kategoria honetako onenak izatea eragin dute. Bigarren postua Alegre zalditegiak lortu du, 8.900 euroko irabaziekin, guztira pistara bederatzi irteeratik garaipen batekin eta bost kokapenekin. Hirugarren tokia, berriz, Yeguada Rocio-rentzako izango litzateke, garaipen batekin eta bi kokapenekin lau partaidetzetatik 7.700 euroko irabaziekin.
![]() ![]() ![]() |
| ![]() ![]() ![]() |
21/02/25 SHUTTERWOOD se pasea en Mont de Marsan en su estreno para Los Meleneros -
20/02/25 2025eko Donostiako Hipodromoko Udaberriko Denboraldiko programa onartu da -
20/02/25 Aprobado el programa de la Temporada de Primavera 2025 del Hipódromo de San Sebastián -
18/02/25 BURNING HEART maidenetik atera zen Pauen -
18/02/25 BURNING HEART sale de maiden en Pau -
12/02/25 NORDESTEk 8 urterekin garaipenak gehitzen jarraitzen du Cagnes-Sur-Merren -
12/02/25 NORDESTE sigue sumando victorias a sus 8 años en Cagnes-Sur-Mer -
06/02/25 Newsletter Hipodromoa (Urtarrila - Enero 2025) -
04/02/25 HAUTE GAMMek lehen garaipena lortu du Vila Montañerentzat Pauen -
04/02/25 HAUTE GAMME consigue la primera victoria de Vila Montaña en Pau -