Noticias

10/09/2025

2025eko Udako Denboraldiaren Laburpena

Foto de Noticia

2025eko Udako Denboraldia Donostiako Hipodromoan bere amaierara iritsi da, hamabost jardunaldi ospatu ondoren. Hitzordu guzti horiek emozioz  beteak izan dira, bai zaletuek bai profesionalek udako meeting bikainaz gozatzeko aukera izanik. 2025ko denboraldian gainera, aurreko urtean baina %20 publiko gehiago etorri dira, Urrezko Kopako arratsalde beroan publiko gehien bildu zen jardunaldia izanik.

Denboraldian osoan zehar 76 lasterketa ospatu dira: 75 (PSI) eta 1 (PRÁ) dagozkienak. Guztira 272 zaldi aritu dira lehian (264 PSI eta 8 PRÁ), 560 parte-hartze metatuz; hau da, lasterketa bakoitzeko 7,3 parte-hartzeko batez bestekoarekin.

Emaitzei dagokienez, 60 zaldi ezberdin izan dira garaile, eta haien guztien artean SANBER izan da zaldirik garaileena bost alditan irabazi ostean. Costa La Vall zalditegiko zaldiak uda borobila bete du 17,5 baliotik 39,5 baliora pasatzen hiru hilabeteetan. Garaipen guztiak gainera handikap lasterketetan izan da, bere balio igoera ederki eramaten. Jarraian, PAMPLONA eta MINI GEORGE zaldiek ere hiru proba bereganatu dituzte Donostian. Bitan irabazi dute bestalde zortzi zaldi desberdinek: ARZUA, SWEET WISH, BERIA, GUERREIRA, SMOKY MOUNTAIN, ARAKA LA KANA, SIR POLO y SOFUNNY.

Udan sari ekonomiko handiena lortu duen zaldiaren titulua AL WAKRAHentzat izan da, UAE President Cup sariko lasterketa irabazi ondoren (90.000 €) eta bigarren amaitu zuen LINO zaldiak (40.000 €) jarraitu dio sailkapen horretan. Ondoren, Urrezko Koparen garailea PHILIPPO (35.000 €) daukagu, ARZUArekin batera (31.000 €) bi Kriteriumak lortu ostean.

Jockeyen artean Vaclav Janacek izan da denboraldiko izarra 20 proba bereganatuta eta 32 kokapen lortuta, 57 agerralditan. Hau da, jockey txekiarrak parte hartu duen %35ko lasterketak irabazi ditu eta %91tan egon da lehen bosten artean. Honek Carrus Taldearen Rankinga nagusitasunez lortzea ekarri dio. Bigarren postua Ricardo Sousarentzat (12 garaipen eta 34 kokapen) izan da eta hirugarren amaitu du Alejandro Gutiérrez Valek (6 garaipen eta 16 kokapen). Emakumeen artean Evelyn Rodríguez eta Cristina Pérez nabarmendu dira uda honetan launa lasterketa lortuz. Ordea, bigarren postu gehien izateagatik Asociación de Mujeres Profesionales del Turf Rankinga argentinarrarentzat izan da. Gentlemen onena berriz, Andoni Lezama bizkaitarra izan da hiru lehen postu lortuta.

Entrenatzaileen atalean, berriro Guillermo Arizkorreta izan da nagusi, guztira 203.250 € bilduz, 16 garaipen eta 24 kokapeni esker (2024ko datuak bikoiztuz eta %85etan diruan amaitzen). Horri esker, Irizar Ranking-aren bidez "Udako Prestatzaile Onenaren" saria jaso du. Hala ere, ezin da aipatu gabe utzi Jesús Lopezen lan bikaina: bere zaldiekin 12 garaipen, 17 kokapen eta 81.175 € eskuratu zituen (2024an baino 3 garaipen eta 8 kokapen gehiago). Hirugarren postua Miguel Alonso Roldanentzat, 79.425 €-rekin, horien artean, Turismo Eusko Jaurlaritza sari nagusia azpimarratuz. Diru aldetik, Jean de Mieullek ere lortutako saria ere adierazi beharra dago UAE President Cup lasterketan 100.000 euro erdietsi baitzituen AL WAKRAH eta AL ZWAIR zaldiekin Al Shaqab Racing ukuiluarentzat.

Amaitzeko, jabeen sailkapenean Yeguada Rocío izan da onena 11 garaipen, 12 kokapen eta 145.550 € eskuratuta. Donostia Sustapena Sari Nagusia (Making Time); Nazioarteko Kriteriuma (Arzua); eta Donostiako Saria Nagusia (If Not Now) izan dira haien garaipen agerienak. Are gehiago, lasterketa bakar batean geratu dira udan osoan lehen bost postuetatik kanpo. Honekin guztiarekin, Donostia Sustapena Rankingaz jabetu dira jakatxo onena izatea lortuz.

Bigarren tokia Mediterraneo ukuiluarentzat izan zen, bigarren urtez segidan, 5 lasterketa irabazita eta 15 kokapenekin, 58.900 euro lortuta. Jakatxo txuri urdinak ere, lasterketa bat kenduta, beste guztietan sari ekonomikoa bereganatu du. Hirugarren postua Finca Cas Santentzat izan da PHILIPPOrekin Urrezko Kopa etxera eraman ondoren.

10/09/2025

Foto de Noticia

Ultimas Noticias


Grupo anterior  Página anterior 
  página  36 37 38 39 40

Siguiente página  Siguiente grupo

05/08/21 VISITA GUIADA AL HIPODROMO LOS DOMINGOS 8 Y 22 DE AGOSTO - La visita comienza antes de la carrera y te permite disfrutar mejor de las carreras sabiendo sus entresijos.

28/07/21 VISITA EL HIPÓDROMO EL SÁBADO 31 CON HIPOTOUR - La iniciativa se repite gracias a la gran acogida del público.

15/07/21 VISITA HIPOTOUR UN DÍA DE CARRERAS - La iniciativa ya funciona en el Hipódromo de la Zarzuela con muy buenos resultados,.

09/07/21 YA HAY HORA DEFINITIVA PARA LA 53ª COPA DE ORO - La Copa de Oro se celebrará como todos los años, el 15 de agosto y se ha decidido ya que será la quinta carrera de la tarde, a las 20.10h. La reunión constará de 5 carreras más, y comenzará a las 18.05h.

10/06/21 EL ROYAL ASCOT MEETING, EN MASA COMUN MUNDIAL - Más de 100 operadores de apuestas trabajarán conjuntamente del 15 al 19 de junio.

28/05/21 PRESENTADA LA TEMPORADA DE VERANO 2021 - El próximo jueves 3 de junio comienzan las carreras.

23/04/21 EXCEPCIONAL REUNIÓN EN AUTEUIL Y ATRACTIVO PROGRAMA EN TOULOUSE PARA EL DOMINGO - Interesante Fin de Semana hípico en nuestra Red de Hipodromoa, que culminará el domingo con una excepcional reunión en el templo de los obstáculos, en el parisino Hipódromo de Auteuil y un atractivo programa en el Hipódromo de La Cepière en Toulouse.

08/03/21 EL VIERNES 12 DE MARZO, VUELVEN LAS CARRERAS AL HIPÓDROMO DE DONOSTIA-SAN SEBASTIAN - Serán 4 jornadas con 5 carreras cada una.

26/02/21 CHANTILLY, CAGNES SUR MER, (Défi du Galop) Y BORDEAUX, GRANDES ATRACTIVOS PARA EL FIN DE SEMANA - Se nos avecinan tres jornadas muy interesantes para este fin de semana para nuestros aficionados, en los Hipódromos de Chantilly, (viernes), Cagnes Sur Mer, (sábado) y Bordeaux, (domingo), con participación de los nuestros en sendas reuniones y el propósito de obtener buenos resultados.

15/02/21 Mañana, martes 16 de Febrero, reabre nuestro punto de venta del Hipódromo. - Después de algo más de dos semanas de cierre, provocado por la entrada de Donostia en la zona roja, la positiva evolución de las cifras sanitarias hace posible que, a partir de mañana, nuestro punto de venta del Hipódromo abra sus puertas. Una esperada noticia que ojalá pueda prolongarse de forma definitiva. Os esperamos a todos.