Noticias

24/08/2026

Kronika: 10. jardunaldia uda (abuztuak 23)

Foto de Noticia

Donostiako Hipodromoa galaz jantzi zen berriro joan den igandean, Turismo Eusko Jaurlaritza Sari Nagusia hartzeko. Urrezko Koparen lekukoa hartu zuen probak, denboraldiko egutegiaren unerik erabakigarrienetako batean. Jardunaldia 17:30ean hasi zen eta guztira bost lasterketa izan ziren. Eguraldia ere ez zen oztopo izan emozioz, lehiakortasunez eta harmailetako giro bikainaz gozatzeko, Vamos Niño arratsaldeko protagonista nagusia izan zelarik.

Jardunaldia Dimarpe S.L. Sariarekin hasi zen, 2.200 metroko ibilbidea zuen handikap zatituaren lehen zatiarekin. Hebe erretiratu ondoren, lau parte-hartzaile aritu ziren lehen proban. Pinarelluk faborito izatearen pronostikoa bete zuen eta aurkariei aukerarik eman gabe nagusitu zen. Hasieratik amaierara lasterketaren buruan joan eta zuzeneko une erabakigarrian erritmoa bizituta, Cristina Buesak prestatutako zaldiak jarraian bigarren garaipena lortu zuen, biak Donostiako hipodromoan. Bigarren posturako lehia polita izan zuten Party Zonek eta One More Nightek; azkenean, One More Night izan zen bigarren eta Party Zone hirugarren.

Handik gutxira Tax Economistas y Abogados Saria jokatu zen, 2.200 metroko distantzian eta sei hautagairekin. Shangar izan zen protagonista nagusia, Vaclav Janacek gainean zuela, nagusitasun handiz irabazita. Helmugarako 500 metro falta zirela, Nature Horse ukuiluko zaldiak barrualdetik jo zuen erasoa, aurkari guztiak gainditu eta ia lau gorputzeko aldearekin irabazteko. Distantzia berean eta jockey berarekin, jarraian bigarren garaipena lortu zuen Donostian. Pintxopote eta Ma Cherie Amour izan ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Jardunaldiaren erdialdean Garra S.L. Saria jokatu zen, hiru urteko zaldientzako balio-handicapa. Zazpi hautagai eta 2.000 metroko ibilbidearekin, Mon Pote Leo faboritoa nagusitu zen eguneko lasterketarik estuenean. Ricardo Sousa gainean zuela eta Ruben Marotok prestatuta, azken zati bikaina egin zuen bi aurkariak gainditu eta garaipen agonikoa lortzeko. Prestatzaileak aurrez ohartarazia zuen zaldiaren sasoi onaz, eta Mon Pote Leok bikain erantzun zuen, eguneko lasterketarik lehiatuenean sekulako remontada osatuz. Hain estua izan zen amaiera, ezen bigarren eta hirugarren postuak photo finish bidez erabaki baitziren: Marie Jane bigarren izan zen eta Born to Bright hirugarren. Eta, azkenik, iritsi zen jardunaldiko protagonista nagusiaren unea.

Urrezko Kopak utzitako emozioen ondoren, Turismo Eusko Jaurlaritza Sari Nagusiak hartu zuen denboraldiko unerik erabakigarrienari jarraipena emateko ardura. Vamos Niño izan zen arratsaldeko protagonista nagusia, azken metroetan aurkarientzat jarraitu ezinezko erritmoa ezarri ondoren. Lau urteko zaldiak, Évelyn Rodríguezek gidatuta —Donostiako Sari Nagusi batean lehen aldiz garaile—, kokapen ona mantendu zuen ibilbide osoan eta aukerekin heldu zen azken zuzengunera. Gold Index eta Skytree, bi faborito nagusiak, lehen postuetarako lehian aritu ziren, baina ezin izan zioten Vamos Niñoren erritmo aldaketari erantzun. Honek alde egin eta gorputz eta erdiko abantailarekin zeharkatu zuen helmuga. Gold Indexek bigarren postua eskuratu zuen, eta Skytreek hirukoa osatu zuen, bigarrenarekiko tarte txikiarekin.

Jardunaldiari amaiera emateko EITB Saria jokatu zen. Kontsolazioko proban sei parte-hartzaile aritu ziren garaipenaren bila, eta Smoky Mountain izan zen eguneko azken lasterketako garailea, Ricardo Sousa gainean zuela. Iaz Eusko Jaurlaritza Sari Nagusian parte hartu zuen zaldiak bere azken lau parte-hartzeetako hirugarren garaipena lortu zuen. Azken zuzengunean gutxiagotik gehiagora eginez eta erabat kanpoko korridoretik, Los Muchachos kuadrako zaldiak helmugarako 200 metro falta zirela jo zuen erasoa, eta gutxigatik nagusitu zen Shine Sun eta Rastrellareren aurretik; bigarren eta hirugarren izan ziren, hurrenez hurren.

Beste jardunaldi batez, Donostiako hipodromoak aurreikuspenak bete zituen. Maila handiko programa batek lagunduta, Turismo Eusko Jaurlaritza Sari Nagusiak amaiera bikaina eman zion abuztuko azken-aurreko jardunaldiari, goi-mailako lehiaketaz beteriko beste arratsalde bat eskainiz. Denboraldiko unerik erabakigarriena amaierara hurbiltzen ari den arren, oraindik hitzordu oso berezi bat geratzen da gozatzeko. Datorren abuztuaren 30ean berriro elkartuko gara Nazioarteko Kriteriuma ospatzeko, udako egutegiko proba handietako bat eta, beste behin ere, Donostiako turfak zaldi-lasterketen udan toki nabarmena zergatik duen erakutsi duen abuztuari amaiera bikaina emateko aukera paregabea.

24/08/2026

Foto de Noticia

Ultimas Noticias


Grupo anterior  Página anterior 
  página  46 47 48 49 50

Siguiente página  Siguiente grupo

22/07/22 Ganadores del Premio Diputación Foral de Gipuzkoa desde el año 1968 -

22/07/22 SHOWAY, TERCERA DE LISTED EN VICHY - La potranca es de la Cuadra San José y preparada con Ion Elarre.

22/07/22 CASBAR METEORA TRIUNFA CON LOS PURA RAZA ARABE EN MONT DE MARSAN - Marc Comas ganó el Prix Dunisi, una prueba de condición sobre 1.600 metros

18/07/22 Resumen de la semana: LE TAMADA gana en Mont de Marsan - Varios éxitos de los preparadores afincados en nuestro Hipódromo durante esta pasada semana.

15/07/22 MATRICULAS DE LOS GRADES PREMIOS DE LA TEMPORADA 2022 - Las cuatro grandes citas de la temporada de verano en el Hipódromo de San Sebastián, GP Hotel María Cristina (7 de agosto), Copa de Oro - Urrezko Kopa (15 de agosto), GP Turismo Gobierno Vasco (21 de agosto) y Gran Premio de San Sebastián (9 de septiembre), ya cuentan con sus posibles aspirantes en forma de inscripciones.

11/07/22 VISITA GUIADAS AL HIPÓDROMO CON HIPOTOUR - La iniciativa tuvo muy buena acogida el año pasado.

29/06/22 Belle Époque en el Hipódromo - Este fin de semana, el Hipódromo de San Sebastián cumplirá 106 años.

15/06/22 “SAVE YOUR BREATH”, TRIUNFO PARA CALDERÓN EN LA QUINTÉ DE COMPIEGNE - Magnífica victoria de la reciente adquisición de la Cuadra Naniná, SAVE YOUR BREATH en la Quinté para los tres años disputada ayer en el Hipódromo du Putois en la localidad de Compiegne.

11/06/22 FALLECE JOSE MARIA MUGURUZA VELILLA - Falleció Jose Maria Muguruza Velilla, figura clave del turf donostiarra.

25/05/22 PRESENTADA LA TEMPORADA DE VERANO 2022 - La rueda de prensa tuvo lugar ayer en el Ayuntamiento de San Sebastián.