26/01/2024
2024ko Donostiako Hipodromoko Udaberriko Denboraldiko programa onartu da
Jockey Club Español-ek Donostiako Hipodromoko 2024ko udaberriko lasterketen programa onartu berri du. Lau izango dira goizeko ordutegian aurreikusitako lasterketa-datak. Zehazki, martxoaren 28an (osteguna), apirilaren 5ean (ostirala), apirilaren 12an (ostirala) eta apirilaren 19an (ostirala).
Jardunaldi bakoitzak bost lasterketa izango ditu, eta guztira hogei lasterketa egingo dira belar-pistan. Guztira, 166.600 euro (157.250 euro 2023an) banatuko dira saritan; 34.000 euro banatuko dira 3 urtekoentzako lau probatan, eta 132.600 euro 4 urtetik gorakoentzako hamasei probatan. Irabazlearentzako sari ekonomikoak 4.500 eta 6.000 euro artekoak izango dira.
Laburbilduz, handikap, maiden, salmenta lasterketak eta baldintza lasterketak izango dira programaren parte. Gainera, LAEren eta PMUren euskarriak dituzten lasterketak izango dira lau jardunaldiak, eta Movistarrek eta Equidiak emango dute horien berri.
2024ko Udaberriko Denboraldiaren programa - Donostiako Hipodromoa
|
23/08/26 EYE OF THE TIGERrek bigarren garaipena lortu du Daxen -
23/08/26 EYE OF THE TIGER suma su segunda victoria en Dax -
20/08/26 Aurretikoa: 10. jardunaldia uda (abuztuak 23) -
20/08/26 Previa: 10ª jornada verano (23 de agosto) -
19/08/26 LUCIO VEROk garaipenak pilatzen jarraitzen du La Teste de Buchen -
19/08/26 LUCIO VERO continua sumando en La Teste de Buch -
19/08/26 MORPHEWAN triunfa en el Prix de l'Hippodrome de San Sebastián en La Teste de Buch -