Noticias

22/10/2026

Donostiako Hipodromoak 2027ko lasterketen egutegia aurkeztu du, 18 jardunaldirekin

Foto de Noticia

Donostiako Hipodromoak zehaztuta dauka jada 2027ko zaldi-lasterketen egutegia, Asociación de Hipódromos (Madril, Dos Hermanas, Pineda, Sanlúcar, Son Pardo eta Donostia) eta Loterías y Apuestas del Estadosekin batera urteko zaldi-lasterketen egutegia onartu ondoren.

Publikoaren erantzun bikainak eta kirol-jarduera nabarmenak markatutako 2026ko denboraldiari amaiera eman ondoren, Donostiako hipodromoa lehiarako urte berri bat prestatzen hasi da. Guztira, 18 lasterketa-jardunaldi izango dira, apiriletik irailera bitartean banatuta, eta guztiak Quintuple Plus eta Lototurf hipika apustuen parte izango dira.

Programazioak azken denboraldietako egiturari eutsiko dio, udaberrian lehen lehiaketa-aldia (3 jardunaldi) eta udan bigarren denboraldia (15 jardunaldi) izango baitira. Azken horrek Donostiako zaldi-lasterketen egutegiko hitzordu nagusietako asko bilduko ditu berriro.

Jarduera apirilean hasiko da, hiru jardunaldirekin: apirilaren 7an (asteazkena), 14an (asteazkena) eta 22an (osteguna). Hiru jardunaldiak goizez jokatuko dira, eta PMU Premium nazioarteko apustu-programaren parte izango dira. Horri esker, Donostian jokatzen diren lasterketak Frantziako merkatuan ere jarraitu ahal izango dira, eta bertan apustuak egiteko aukera egongo da. Lehen hitzordu horien ondoren, lehiaketa ekainean itzuliko da, ohiko Udako Denboraldiari hasiera emateko.

2027ko Udako Denboraldia, 111. edizioa, ekainaren 3an, ostegunean, hasiko da, arratsaldez. Guztira hamabost jardunaldi izango ditu, eta irailaren 22ra arte luzatuko da. Uztailean lau jardunaldi jokatuko dira, guztiak igande arratsaldez, 4an, 11n, 18an eta 25ean. Abuztua, berriz, jarduera handieneko hilabetea izango da, sei jardunaldirekin: 1ean (igande arratsaldez), 8an (igande arratsaldez), 13an (ostiral goizez), 15ean (igande arratsaldez), 22an (igande arratsaldez) eta 31n (astearte goizez).

Horien artean, abuztuaren 15a nabarmenduko da bereziki. Egun horretan, ohikoa den bezala, Donostiako Urrezko Koparen edizio berri bat jokatuko da, Donostiako egutegiko lasterketarik esanguratsuena eta Estatuko turfaren hitzordu nagusietako bat. Bestalde, irailean amaituko da urteko lehiaketa, lau jardunaldirekin: 5ean (igande arratsaldez), 12an (igande arratsaldez), 15ean (astezken goizez) eta 22an (asteazken goizez). Azken jardunaldi horrek emango dio amaiera 2027ko kirol-jarduerari.

2027ko programazioaren ezaugarrietako bat PMU Premium nazioarteko zirkuituan sartuta egongo diren goizeko zazpi jardunaldiak izango dira. Jardunaldi horiek apirilaren 7an, 14an eta 22an; abuztuaren 13an eta 31n; eta irailaren 15ean eta 22an izango dira. Gainera, abuztuaren 15eko Urrezko Kopa ere PMU Premium programaren barruan egongo da, nahiz eta egun horretan lasterketa nagusiak bakarrik izango duen izaera hori. PMUrekin egindako lankidetzari esker, Donostiako Hipodromoaren nazioarteko proiekzioa indartzen jarraitu ahal izango da, bereziki Frantzian, non Donostiako lasterketek presentzia eta jarraipen handia duten.

2026ko denboraldian azken urteetako ikusle-kopururik handiena erregistratu ondoren, eta Urrezko Koparen jardunaldian 7.000 ikusle baino gehiago bildu ostean, Donostiako Hipodromoa 2027ko denboraldia prestatzen ari da, bere kirol-jarduera sendotzen eta profesionalekin, jabeekin, babesleekin eta zaleekin duen lotura indartzen jarraitzeko helburuarekin. Kirol-egutegia dagoeneko zehaztuta dago, eta datozen hilabeteetan lasterketen programa, sari ekonomikoak eta jardunaldiekin batera antolatuko diren jarduera osagarriak prestatzen jarraituko da.

 

2027ko lasterketen egutegia

Udaberriko Denboraldia (3 jardunaldi)

  • Apirila: 7, 14 eta 22.

Udako Denboraldia (15 jardunaldi)

  • Ekaina: 3.

  • Uztaila: 4, 11, 18 eta 25.

  • Abuztua: 1, 8, 13, 15, 22 eta 31.

  • Iraila: 5, 12, 15 eta 22.

Guztira: 18 lasterketa-jardunaldi.

22/10/2026

Foto de Noticia

Ultimas Noticias


Grupo anterior  Página anterior 
  página  56 57 58 59 60

Siguiente página  Siguiente grupo

22/07/22 Ganadores del Premio Diputación Foral de Gipuzkoa desde el año 1968 -

22/07/22 SHOWAY, TERCERA DE LISTED EN VICHY - La potranca es de la Cuadra San José y preparada con Ion Elarre.

22/07/22 CASBAR METEORA TRIUNFA CON LOS PURA RAZA ARABE EN MONT DE MARSAN - Marc Comas ganó el Prix Dunisi, una prueba de condición sobre 1.600 metros

18/07/22 Resumen de la semana: LE TAMADA gana en Mont de Marsan - Varios éxitos de los preparadores afincados en nuestro Hipódromo durante esta pasada semana.

15/07/22 MATRICULAS DE LOS GRADES PREMIOS DE LA TEMPORADA 2022 - Las cuatro grandes citas de la temporada de verano en el Hipódromo de San Sebastián, GP Hotel María Cristina (7 de agosto), Copa de Oro - Urrezko Kopa (15 de agosto), GP Turismo Gobierno Vasco (21 de agosto) y Gran Premio de San Sebastián (9 de septiembre), ya cuentan con sus posibles aspirantes en forma de inscripciones.

11/07/22 VISITA GUIADAS AL HIPÓDROMO CON HIPOTOUR - La iniciativa tuvo muy buena acogida el año pasado.

29/06/22 Belle Époque en el Hipódromo - Este fin de semana, el Hipódromo de San Sebastián cumplirá 106 años.

15/06/22 “SAVE YOUR BREATH”, TRIUNFO PARA CALDERÓN EN LA QUINTÉ DE COMPIEGNE - Magnífica victoria de la reciente adquisición de la Cuadra Naniná, SAVE YOUR BREATH en la Quinté para los tres años disputada ayer en el Hipódromo du Putois en la localidad de Compiegne.

11/06/22 FALLECE JOSE MARIA MUGURUZA VELILLA - Falleció Jose Maria Muguruza Velilla, figura clave del turf donostiarra.

25/05/22 PRESENTADA LA TEMPORADA DE VERANO 2022 - La rueda de prensa tuvo lugar ayer en el Ayuntamiento de San Sebastián.