16/10/2023
DOWN TOWNek bere uda bikaina luzatu du Bordeaux Le Bouscat-en
Down Town-ek, faborito gisa, Bordeaux Le Bouscatera egindako bisitan 1 zenbakia eramateko erronka zailari aurre egiten zion. Lasterketa horretan ez zuen nahi bezala lasterka egiteko aukera izan, ohikoa den bezala lehendabizi joaten. Hala ere, Ombra eta Marc Comasen bigarren postuan joan zen ibilbide osoan zehar azken metroei itxoiten.
Lasterketa-estrategia horretan Anaëlle Mekouchek ederki gidatu zuen azken txanpan aurre pauso bat emanez, eta horrela tropela atzean erraz uztea lortu zuen irabaztera joateko. Modu honetan, Ultra-ren alabak urteko bigarren garaipena lortu zuen, eta horri beste hainbat kokapen on gehitu behar zaizkio, 2023. urte handi bat sinatuz.
Theclimb-ek, berriz, ez zuen zorte bera izan ordu erdi geroago, hamargarren izan baitzen Miguel Alonso Roldanen prestakuntzarentzat eta Asier Sanchezen koloreentzat.
|
29/09/26 Aurretikoa: 15. jardunaldia uda (irailak 30) -
29/09/26 Previa: 15ª jornada verano (30 de septiembre) -
16/09/26 Ranking - MARIE BRIZARD - Jockeys Mujeres / Amazonas 2026: Denisa Sikorova -
16/09/26 Ranking - IRIZAR - Prestatzaileak / Preparadores 2026: Guillermo Arizkorreta -
16/09/26 Ranking CARRUS Jockeys 2026: Václav Janácek -
14/09/26 Kronika: 14. jardunaldia uda (irailak 13) -
14/09/26 Crónica: 14ª jornada verano (13 de septiembre) -