Noticias

20/07/2026

Kronika: 4. jardunaldia uda (uztailak 19)

Foto de Noticia

Uda honen laugarren jardunaldia eta uztaileko egutegiko azkenaurreko hitzordua hartu zituen igande honetan Donostiako Hipodromoak. Astez aste giroa gero eta hobea da eta lehiakortasun mailak ere gora egiten jarraitzen du. Udako denboraldiak sentsazio bikainak berresten ari da, abuztuari begira; zaldi-lasterketen egutegiko hilabeterik garrantzitsuena izango da, udako jardunaldirik esperoenetako batzuk bilduko dituena eta Donostiako hipodromoan emozio handiak eskainiko dituena.

Udako laugarren jardunaldi honi hasiera European Breeders' Fund Sariak eman zion, bi urteko potro eta potranken 1.400 metroko probarekin. Skyred erretiratu ondoren, zazpi izan ziren eguneko lehen garaipena lortzeko lehian aritu zirenak. Oraingoan ez zen ezustekorik izan: Dragon Force faboritoak pronostikoak bete eta argi nagusitu zen Donostiako Hipodromoan egin zuen estreinaldian, sasoi bikaina berresten. Christian Delcherrek prestatutako zaldiak une egokia itxaron zuen, azken 500 metroetan erasoa jo eta indartsuen amaitu zuen, Zelrya eta Katxorro mendean hartuz.

Handik gutxira jokatu zen Garda Seguridad Saria, 2.200 metroko lasterketa, Kindleo erretiratu ondoren zazpi partaiderekin. Velerin eta Bulnes ziren faborito nagusiak, baina Master Cathek distira berezia egin zuen iazko ekainetik iristen ez zitzaion garaipena eskuratzeko. Oscar Anayak prestatutako zaldiak barrutik jo zuen erasoa azken 400 metroetan, eta aurkariek ez zuten erantzuteko aukerarik izan. Camperok garaipena bilatu zuen azken txanpan, baina azken 150 metroetan gainditua izan zen eta bigarren postu baliotsua lortu zuen. Hirugarren postuan Finely Tuned sailkatu zen.

Jardunaldiaren erdialdean Hippodrome de Biarritz Saria jokatu zen, 1.600 metroko proban hamar zaldi irteeran zirela. Nordeste izan zen garailea, ia urtebete igaro ondoren berriro ere garaipenaren bidera itzuliz azken 200 metro bikain batzuei esker. Muguetajarraren garaipena ia ziurtzat ematen zenean, Ion Elarrek prestatutako zaldiak erasoa jo eta nagusitasun handiz amaitu zuen, azken metroetan aurkaria gainditu eta gorputz bateko aldea ateraz. Atzean, amaiera estuan, Lady Cocody eta Pernhead hirugarren eta laugarren izan ziren, hurrenez hurren.

Azken lasterketaren aurretik Hipotour Saria jokatu zen, 1.600 metroko proban, hiru urtetik gorako zaldi eta behorrentzat. Beriak irabazi zuen, aurtengo lehen garaipena lortuz eta Donostiako Hipodromoko udako denboraldi bikaina berretsiz; izan ere, garaipen bat eta bigarren postu bat eskuratu ditu dagoeneko. Cristina Pérezen gidaritzapean, azken 400 metroetara arte itxaron zuen erasoa jotzeko, eta erantzunik gabe utzi zuen Half Moon Rising, bi gorputzera bigarren helmugaratu zena. Tammanik, zazpi garaipen jarraian lortzeko helburuarekin, bere menderaezintasuna galdu zuen eta laugarren postuan amaitu zuen, Haya Taalen atzetik.

Uztaileko azkenaurreko jardunaldiari amaiera Gipuzkoa Kirolak Sariak eman zion, hiru urtekoentzako Urrezko Koparako prestaketa-proba, 2.200 metroko ibilbidean. Banker Nine erretiratu ondoren, bost izan ziren irteeran. Empaquek erritmo bizia ezarri eta 1.600 metro baino gehiagoz buruan egin zuen, baina azken 400 metroetan barrutik erasoa jo zuen Dragok garaipena bereganatu zuen, bost parte-hartzetan hirugarrena lortuz. Argi nagusitu zitzaion Light L'Audrielle faboritoari eta Shy Guyri; hauek bigarren eta hirugarren amaitu zuten prestaketa-proba, hurrenez hurren.

Udako denboraldiak aurrera jarraitzen du, eta datorren uztailaren 25ean, larunbatean, jokatuko da hilabeteko azken jardunaldia. Oraingo honetan, goizez izango da hitzordua. Uztaileko agurra izango da, eta aldi berean, Donostiako Hipodromoko zaldi-lasterketen egutegiko probarik ospetsuen eta entzutetsuenak bilduko dituen abuztuari ongietorria emango dio. Ez galdu!

20/07/2026

Foto de Noticia

Ultimas Noticias


     
  página  1 2 3 4 5

Siguiente página  Siguiente grupo

02/11/26 BEVAN garaile Nantesen eta bigarren postua sendotuta Le Défi du Galop zirkuituan - Ludovic Gadbinek prestatutako zaldia Théo Bachelotekin nagusitu da. Garaipen horri esker, hogei puntu ditu sailkapen nagusian, Craonen eta Marseille-Borélyn lortutako bi bigarren postuen ondoren.

02/11/26 BEVAN gana en Nantes y consolida su segunda posición en Le Défi du Galop - El caballo preparado por Ludovic Gadbin se impone con Théo Bachelot. Un triunfo que le permite alcanzar los veinte puntos en la clasificación general tras dos segundos puestos obtenidos en Craon y Marseille Borely.

29/10/26 BURNING HEARTek hainbeste desiratutako garaipena lortu du Bordeaux Le Bouscaten - BURNING HEARTek garaipen aipagarria lortu zuen urriaren 29an, osteguna, Bordeaux Le Bouscateko Hipodromoan, Prix Philippe Martin saria irabazita. Horrela, beste arrakasta bat eskuratu zuen Frantzian Miguel Alonso Roldánen Donostiako prestakuntzarentzat.

29/10/26 BURNING HEART suma su ansiada victoria en Bordeaux Le Bouscat - BURNING HEART consiguió este jueves 29 de octubre una destacada victoria en el Hipódromo de Bordeaux Le Bouscat, donde se adjudicó el Prix Philippe Martin, sumando un nuevo éxito en tierras francesas para la preparación donostiarra de Miguel Alonso Roldán.

29/10/26 MARIANA D'IDek bigarren garaipena jarraian lortu du Bordeaux Le Bouscaten - MARIANA D'IDek beste garaipen bat lortu zuen urriaren 29an, osteguna, Bordeaux Le Bouscateko Hipodromoan, Prix de Pauillac saria irabazita. Horrela, beste arrakasta bat eskuratu zuen Frantzian Ramón Avialen Donostiako prestakuntzarentzat.

29/10/26 MARIANA D'ID logra su segunda victoria consecutiva en Bordeaux Le Bouscat - MARIANA D'ID consiguió este jueves 29 de octubre una nueva victoria en el Hipódromo de Bordeaux Le Bouscat, donde se adjudicó el Prix de Pauillac, sumando un nuevo éxito en tierras francesas para la preparación donostiarra de Ramón Avial.

28/10/26 Donostiako Hipodromoak 2027ko denboraldirako babesleak erakartzeko kanpaina abiatu du - Apiriletik irailera bitartean 18 zaldi-lasterketa jardunaldi aurreikusita, Donostiako hipodromoak enpresa laguntzaile berriak erakarri eta ohiko babesleekin dituen harremanak sendotu nahi ditu, ikusgarritasunerako, publizitaterako eta zaldi-lasterketen munduarekin lotzeko hainbat aukera eskainiz.

28/10/26 Hipódromo de San Sebastián abre su campaña de captación de patrocinadores para la temporada 2027 - Con 18 jornadas de carreras previstas entre abril y septiembre, el recinto donostiarra busca incorporar nuevas empresas colaboradoras y reforzar las relaciones con sus patrocinadores habituales, ofreciendo diferentes oportunidades de visibilidad, publicidad y vinculación con el turf.

27/10/26 ANIOLek ezustekoa eman du Deauvillen garaipena lortuta - ANIOLek garaipen aipagarria lortu zuen urriaren 27an, asteartea, Deauvilleko Hipodromoan, Prix du Vergaly sarian nagusituta. Horrela, beste garaipen bat eskuratu zuen Frantzian Ángel Sánchez Martínen prestakuntzarentzat.

27/10/26 ANIOL sorprende venciendo en Deauville - ANIOL protagonizó una destacada victoria este martes 27 de octubre en el Hipódromo de Deauville, donde se impuso en el Prix du Vergaly, consiguiendo un nuevo triunfo en Francia para la preparación de Ángel Sánchez Martín.