Noticias

08/06/2023

San Joseren biki irabazlea eta Nicolás de Julianentzat bi garaipen udako 2. jardunaldian

Udako bigarren egunean, gure hipodromoan, 2.000 metroko Urumea Saria izan zen proba nagusia. Sei parte-hartzaile orotara, eta horien artean balio handiko hainbat zaldi, etorkizunerako helburu altuak dituztenak, bereziki abuzturako ikuspegi handiekin.

Zentzu horretan, San Jose ukuiluak, Jorge Horcajadaren prestakuntzarekin, meritu handiko biki irabazlea lortu zuen. Defined, Yeguada Rocioko zaldia Vaclav Janacekin liderra izan zen lehen metroetan. Hala ere, Tritonek erasoa jo zuen Denisa Sikorovarekin azken bihurgunea egin aurretik. Orduan, azken txanpan, borroka polita egin zuten jaka hori eta berdea zeramaten bi zaldien artean. Kasu honetan, kanpotik, Jasperoidek, Jaime Gelabertekin batera, lepo bat baino gehixeagotik gainditzea lortu zuen bere kidea den Triton eta Defined-ek hirugarren postuan amaitu zuen irabazletik gorputz bat baino gutxiagora.

Jockeyei dagokienez, goizeko izena Nicolás de Julianena izan zen, bina garaipenekin. Hasteko, Oria Sarian, 2.000 metrotan salmentako lasterketa batean Battle Of The Nile-k irabaztea lortu zuen, Clement Cadel-ekin Glorytof sei gorputzetan baino gehiagotara uzten eta Gabriel Arguinzonesekin Mr White Socks beste gorputz erdian gaindituz. Havana Golden semea Gaspar Vazek prestatzen du Best Horse ukuiluko jakatxoarekin.

Handik ordubetera, handicaparen bigarren zatian, De Julianek bere eguneko bigarren garaipena lortuko zuen. Oraingoan, 1.600 metroko Urola Sarian, Katararekin, David Farleteren Alegreko koloreekin erremate garailea eginez. Bigarren, Spanish Cara izan zen Vicky Alonsorekin eta hirugarren Catapum, Ricardo Sousarekin.

Hori bai, eguna Finally Found faboritoaren garaipenarekin hasi zen, Vaclav Janaceken muntarekin. Tiflisi ukuiluko potrankak eta Aleksandre Tsereteliren prestakuntzarekin Deba Saria bereganatu zuen, 2.000 metroko maiden batean, Nina bigarren utziz Jaime Gelabertekin eta Green Perfume hirugarren izanda Vicky Alonsorekin. Bestalde, 1.600 metroko Urola Sarian handicap-aren bigarren zatian, garaipena Shangri La-rentzat izan zen. Bernardo ukuiluko lau urteko zaldiak irabaztea lortu zuen Alexia Lucasekin hasieratik helmugaraino bakarrik joanda Ramón Avial prestatzailearentzat.

Hurrengo jardunaldia ekainaren 15ean izango da, 11: 15etik aurrera, eta bost lasterketa egingo dira: 2 urteko maiden bat, 3 urteko baldintzapeko lasterketa bat, handicap zatitu bat eta Arabiar Arraza Garbiko zaldientzako 3 urteko maiden bat.

08/06/2023

Ultimas Noticias


     
  página  1 2 3 4 5

Siguiente página  Siguiente grupo

02/11/26 BEVAN garaile Nantesen eta bigarren postua sendotuta Le Défi du Galop zirkuituan - Ludovic Gadbinek prestatutako zaldia Théo Bachelotekin nagusitu da. Garaipen horri esker, hogei puntu ditu sailkapen nagusian, Craonen eta Marseille-Borélyn lortutako bi bigarren postuen ondoren.

02/11/26 BEVAN gana en Nantes y consolida su segunda posición en Le Défi du Galop - El caballo preparado por Ludovic Gadbin se impone con Théo Bachelot. Un triunfo que le permite alcanzar los veinte puntos en la clasificación general tras dos segundos puestos obtenidos en Craon y Marseille Borely.

29/10/26 BURNING HEARTek hainbeste desiratutako garaipena lortu du Bordeaux Le Bouscaten - BURNING HEARTek garaipen aipagarria lortu zuen urriaren 29an, osteguna, Bordeaux Le Bouscateko Hipodromoan, Prix Philippe Martin saria irabazita. Horrela, beste arrakasta bat eskuratu zuen Frantzian Miguel Alonso Roldánen Donostiako prestakuntzarentzat.

29/10/26 BURNING HEART suma su ansiada victoria en Bordeaux Le Bouscat - BURNING HEART consiguió este jueves 29 de octubre una destacada victoria en el Hipódromo de Bordeaux Le Bouscat, donde se adjudicó el Prix Philippe Martin, sumando un nuevo éxito en tierras francesas para la preparación donostiarra de Miguel Alonso Roldán.

29/10/26 MARIANA D'IDek bigarren garaipena jarraian lortu du Bordeaux Le Bouscaten - MARIANA D'IDek beste garaipen bat lortu zuen urriaren 29an, osteguna, Bordeaux Le Bouscateko Hipodromoan, Prix de Pauillac saria irabazita. Horrela, beste arrakasta bat eskuratu zuen Frantzian Ramón Avialen Donostiako prestakuntzarentzat.

29/10/26 MARIANA D'ID logra su segunda victoria consecutiva en Bordeaux Le Bouscat - MARIANA D'ID consiguió este jueves 29 de octubre una nueva victoria en el Hipódromo de Bordeaux Le Bouscat, donde se adjudicó el Prix de Pauillac, sumando un nuevo éxito en tierras francesas para la preparación donostiarra de Ramón Avial.

28/10/26 Donostiako Hipodromoak 2027ko denboraldirako babesleak erakartzeko kanpaina abiatu du - Apiriletik irailera bitartean 18 zaldi-lasterketa jardunaldi aurreikusita, Donostiako hipodromoak enpresa laguntzaile berriak erakarri eta ohiko babesleekin dituen harremanak sendotu nahi ditu, ikusgarritasunerako, publizitaterako eta zaldi-lasterketen munduarekin lotzeko hainbat aukera eskainiz.

28/10/26 Hipódromo de San Sebastián abre su campaña de captación de patrocinadores para la temporada 2027 - Con 18 jornadas de carreras previstas entre abril y septiembre, el recinto donostiarra busca incorporar nuevas empresas colaboradoras y reforzar las relaciones con sus patrocinadores habituales, ofreciendo diferentes oportunidades de visibilidad, publicidad y vinculación con el turf.

27/10/26 ANIOLek ezustekoa eman du Deauvillen garaipena lortuta - ANIOLek garaipen aipagarria lortu zuen urriaren 27an, asteartea, Deauvilleko Hipodromoan, Prix du Vergaly sarian nagusituta. Horrela, beste garaipen bat eskuratu zuen Frantzian Ángel Sánchez Martínen prestakuntzarentzat.

27/10/26 ANIOL sorprende venciendo en Deauville - ANIOL protagonizó una destacada victoria este martes 27 de octubre en el Hipódromo de Deauville, donde se impuso en el Prix du Vergaly, consiguiendo un nuevo triunfo en Francia para la preparación de Ángel Sánchez Martín.