07/01/2024
VILLAIRES 2024ko lehen irabazle donostiarra
Jardunaldian zehar bi lasterketa zeuden Paueko hipodromoan donostiarrek parte har zezakeenak. Are gehiago, horietako batean gertatu zen 2024ko Donostiako zaldi baten lehen garaipena.
Sariduna Villaires (Ibaita – Enrique León) izan zen, lehenengo irteerako atea aprobetxatuz berehala jarri zen probaren buruan 1.200 metrotan, helmugako zutoinean aurkarien erasoei eutsi arte. Hugo Mouesanen muntaketa trebearen bitartez lortu zuen garaipena, azken metroetan Tawhiri bezalako aurkaria indartsu ibili zen arren. Atzeraxeago bukatu zuen Katalina-k (Jon Jauregui – Ramón Avial), hirugarren izanda Alexandre Gavilanekin. Aldiz, Black Cosmo (Matxain – Ángel Sánchez Martín) hamargarren izan zen.
Bestalde, goizeko beste lasterketan, bi donostiarrek kokapen postuak bereganatu zituzten. Speedy Record (La Bardena – Ángel Sánchez Martín) laugarren izan zen, eta Macanella (Korta – Miguel Alonso Roldán) bosgarren.
|
23/07/26 VILLAIRESek beste garaipen bat lortu du Madrilgo Zarzuela Hipodromoan -
23/07/26 VILLAIRES suma una nueva victoria en el Hipódromo de La Zarzuela -
21/07/26 CHESTNUT ROCKET garaile Vichyn eta HORIZON DOREk puntuak gehitzen jarraitzen du -
21/07/26 CHESTNUT ROCKET gana en Vichy y HORIZON DORE sigue sumando en Le Défi du Galop -
21/07/26 RISUENAk hasieratik amaierara irabazi du Mont-de-Marsanen -
21/07/26 RISUENA de punta a punta gana en Mont-de-Marsan -
20/07/26 Kronika: 4. jardunaldia uda (uztailak 19) -
20/07/26 Crónica: 4ª jornada verano (19 de julio) -
18/07/26 NURTUREk bere lehen garaipena lortu du Madrilgo Zarzuela Hipodromoan -
18/07/26 NURTURE estrena su palmarés con una contundente victoria en el Hipódromo de La Zarzuela -