07/01/2024
VILLAIRES 2024ko lehen irabazle donostiarra
Jardunaldian zehar bi lasterketa zeuden Paueko hipodromoan donostiarrek parte har zezakeenak. Are gehiago, horietako batean gertatu zen 2024ko Donostiako zaldi baten lehen garaipena.
Sariduna Villaires (Ibaita – Enrique León) izan zen, lehenengo irteerako atea aprobetxatuz berehala jarri zen probaren buruan 1.200 metrotan, helmugako zutoinean aurkarien erasoei eutsi arte. Hugo Mouesanen muntaketa trebearen bitartez lortu zuen garaipena, azken metroetan Tawhiri bezalako aurkaria indartsu ibili zen arren. Atzeraxeago bukatu zuen Katalina-k (Jon Jauregui – Ramón Avial), hirugarren izanda Alexandre Gavilanekin. Aldiz, Black Cosmo (Matxain – Ángel Sánchez Martín) hamargarren izan zen.
Bestalde, goizeko beste lasterketan, bi donostiarrek kokapen postuak bereganatu zituzten. Speedy Record (La Bardena – Ángel Sánchez Martín) laugarren izan zen, eta Macanella (Korta – Miguel Alonso Roldán) bosgarren.
|
01/08/26 PHINEASek bigarren garaipena eskuratu du Le Défi du Galop zirkuituan Clairefontainen -
01/08/26 PHINEAS firma su segunda victoria en Le Défi du Galop al imponerse en Clairefontaine -
31/07/26 Aurretikoa: 6. jardunaldia uda (abuztuak 2) -
31/07/26 Previa: 6ª jornada verano (2 de agosto) -
29/07/26 MERCY DE BELLANDE nagusitu da Biarritzeko Prix Hipodromoa San Sebastián Donostia sarian -
29/07/26 MERCY DE BELLANDE vence en el Prix Hipodromoa San Sebastián Donostia en Biarritz -
25/07/26 Kronika: 5. jardunaldia uda (uztailak 25) -
25/07/26 Crónica: 5ª jornada verano (25 de julio) -