20/01/2024
KERDINAk lehen aldiz irabazi du Paueko salmenta lasterketa batean
Angel Sanchez Martinen zaldien egoera ona Pauen luzatu zen Kerdina-ri esker. Horrela, Anodin-en alabak lehen aldiz irabazi zuen zuntzezko gainazalean 2.400 metrotan.
Salmenta lasterketa honetan Kerdina aurreko postuetan jarri zen bere irteera leku ona aprobetxatuz, bere entrenamendu kidearen atzean hain zuzen ere. Maryline Eonen muntarekin ederki itxaron zuen Kalinqa-rekin duelu polit bat egiteko. Garaipenak ihes egiten zuela zirudienean, behorra itzuli eta azken unera arte borrokatu zen Madariaga & Cu ukuiluarentzako irabazteko.
Proba berean, Marchelo (Ramón Avial eta Bernardo), zazpigarren izan zen, eta Grand Courgeon (Ángel Sánchez Martín eta Matxain), hamaikagarren.
|
29/03/26 BOTIKI gana y confirma su progresión en Madrid -
27/03/26 Eskerrik asko, Bixen! Zorionak erretiroagatik! -
27/03/26 Eskerrik asko, Bixen. ¡Feliz jubilación! -
25/03/26 Donostiako Hipodromoak KORRIKAren 24. edizioan parte hartu du -
21/03/26 AIDAN?S PHONE garaile La Teste-de-Buchen eta TIPINSOrekin berdinduta sailkapenaren burua -
21/03/26 AIDAN?S PHONE gana en La Teste-de-Buch y alcanza a TIPINSO al frente de Le Défi du Galop -