17/04/2023
FORCE CAT-ek bere saria bereganatu zuen Mont de Marsanen
Goizeko jardunaldia Mont de Marsaneko hipodromoan donostiar partaidetza anitzarekin burutu zen. Guztien artean, emaitzarik onena Force Cat-ek lortu zuen, eguna itxi zuen proba irabazten.
Kategoriazko handikap batean garaile bihurtu zen José Calderón eta Nanina zalditegiaren koloreentzat bost urteko zaldia. Valentin Seguyren gidaritzapean, 1.400 metrotan ibilbide ausart bat egin zuen, pronostikoak betetzen hasieratik amaierara arte. Proba berdinean Shangri La eta O Gre des Saisons zaldiek bi azken postuak bete zituzten.
Era berean, Sanber-rek kokatzea lortu zuen, eguneko lehen lasterketan bosgarren izanda Ricardo Sousarekin, Alvela zalditegiarentzat eta Ion Elarrerentzako salmentako lasterketa batean. Egun berdinean, zaharren salmenta lasrterketan, El Ingrato zazpigarren izango zen, eta Superior Beauty hamabigarren 3 urteentzako salmentako proban 1.600 metrotan.
|
17/10/26 HORIZON DOREk Le Défi du Galop zirkuituko lidergoa sendotu du Marsellan irabazita -
17/10/26 HORIZON DORE refuerza su liderato en Le Défi du Galop con su victoria en Marsella -
16/10/26 LUCIO VERO berriro nagusitu da Toulousen -
16/10/26 LUCIO VERO vuelve a triunfar en Toulouse -
07/10/26 Donostiako Hipodromoak 2026ko denboraldi historikoa amaitu du -
07/10/26 El Hipódromo de San Sebastián cierra una histórica Temporada 2026 -