17/04/2023
FORCE CAT-ek bere saria bereganatu zuen Mont de Marsanen
Goizeko jardunaldia Mont de Marsaneko hipodromoan donostiar partaidetza anitzarekin burutu zen. Guztien artean, emaitzarik onena Force Cat-ek lortu zuen, eguna itxi zuen proba irabazten.
Kategoriazko handikap batean garaile bihurtu zen José Calderón eta Nanina zalditegiaren koloreentzat bost urteko zaldia. Valentin Seguyren gidaritzapean, 1.400 metrotan ibilbide ausart bat egin zuen, pronostikoak betetzen hasieratik amaierara arte. Proba berdinean Shangri La eta O Gre des Saisons zaldiek bi azken postuak bete zituzten.
Era berean, Sanber-rek kokatzea lortu zuen, eguneko lehen lasterketan bosgarren izanda Ricardo Sousarekin, Alvela zalditegiarentzat eta Ion Elarrerentzako salmentako lasterketa batean. Egun berdinean, zaharren salmenta lasrterketan, El Ingrato zazpigarren izango zen, eta Superior Beauty hamabigarren 3 urteentzako salmentako proban 1.600 metrotan.
|
24/09/26 AMITYk beste garaipen bat lortu du La Teste de Buch hipodromoan -
24/09/26 AMITY consigue una nueva victoria en La Teste de Buch -
20/09/26 MERANO garaile Estrasburgon eta HORIZON DOREk lidergoa sendotu du -
20/09/26 MERANO gana en Estrasburgo y HORIZON DORE refuerza su liderato -
20/09/26 QUEROYALek Le Défi du Galop zirkuituko Suitzako etapa irabazi du Zúrich-Dielsdorfen -
20/09/26 QUEROYAL gana la etapa suiza de Le Défi du Galop en Zúrich-Dielsdorf -
16/09/26 Ranking - MARIE BRIZARD - Jockeys Mujeres / Amazonas 2026: Denisa Sikorova -
16/09/26 Ranking - IRIZAR - Prestatzaileak / Preparadores 2026: Guillermo Arizkorreta -