21/05/2024
KATALINAk berriro irabazi du bi urteren ostean
Aldez aurretik egindako lasterketa on batzuek Katalina-ren garaipena ekarri du azkenean. 2022ko ekainetik ez zuen lehen postua lortzen behor honek. Poztasun berri bat Ion Jauregiren jakatxoarentzat, oraingoan Ramón Avialen prestaketarekin.
Lightning Moon-en alaba behin betiko zuzengunera iritsi zen kanpoaldetik bere erritmo aldaketari itxoiteko, erasoa aurkezteko, eta horrela erremate irabazle bat egiteko handikaparen lehen zatia eramanez. Hugo Mouesanek muntatuta, Toulouseko belar-pistan 1.600 metroko proba honetan erraz irabazi zuen.
Aitzitik, Good 'id (Rober) eta Mister Kool (Equhipo) prestatzaile berdineko bi partaideek ez zuten arrakastarik izan handikaparen bigarren zatian, hamargarrenak eta hamabigarrenak izan baitziren, hurrenez hurren.
|
09/08/26 SPIELMANek Donostiako Hipodromoa Saria irabazi du Sanlúcar de Barramedan -
09/08/26 SPIELMAN se adjudica el Premio Hipódromo de San Sebastián en Sanlúcar de Barrameda -
07/08/26 Aurretikoa: 7. jardunaldia uda (abuztuak 9) -
07/08/26 Previa: 7ª jornada verano (9 de agosto) -
05/08/26 AMITY nagusitasunez gailendu da La Teste de Buch hipodromoan -
05/08/26 AMITY se impone con autoridad en La Teste de Buch -
03/08/26 Kronika: 6. jardunaldia uda (abuztuak 2) -
03/08/26 Crónica: 6ª jornada verano (2 de agosto) -