23/05/2023
CAESARS PALACEk urteko hirugarren garaipena lortu du La Teste de Buchen
Aste hasiera bikaina Equhipo zalditegiarentzat eta Ramón Avialentzat Caesars Palace-kin La Teste de Buch-en irabazita. Ondorioz, urteko hirugarren garaipena lortu zuen Toulousen eta Tarbesen irabazi ondoren. Gary Sanchezek gidatuta berriz ere lasterketa amaiera bikaina egin zuen, lepo bat baino gehixeagoz gailentzen.
Klase 3 hau 1.600 metrotan lortu ostean, eta, horri esker, Galdona familiako zaldia da Donostian 2023an entrenatutako zaldien artean gehien irabazi duena. Equhipo ukuiluaren fitxaketa handi bat, kirol-errendimendu handia ematen ari baita hilabete hauetan zehar. Aitzitik, proba berean, Trujillo-k Nanina zalditegiarentzat eta José Calderón entrenatzailerentzat hamabosgarren postua bereganatu zuen.
Asteleheneko La Teste de Buch jardunaldian parte hartu zuten gainerako donostiarrek ez zuten zorterik izan lehen postuetan ez baitziren sartu. 3 urteko moxalentzako salmentako lasterketan, Black Cosmo, Irure zalditegiarentzat eta Ion Elarrerentzat, hamaikagarrena izan zen eta Wysper, Rober zalditegikoa eta Ramón Avialentzat, hamabigarrena izan zen. Handikapeko bigarren zatian, Catapum, Alvela zalditegikoa eta Ion Elarreren zaldia, zortzigarren izan zen, eta Mister Kool, Equhipo zalditegikoa eta Ramón Avialen zaldia hamabosgarren izan zen.
![]() ![]() ![]() |
| ![]() ![]() ![]() |
30/10/23 VILLAIRES Angoulêmen maidenetik atera da -
30/10/23 VILLAIRES sale de maiden en Angoulême -
16/10/23 DOWN TOWNek bere uda bikaina luzatu du Bordeaux Le Bouscat-en -
16/10/23 DOWN TOWN prolonga su gran verano en Bordeaux Le Bouscat -
05/10/23 COCKLINAk poza berreskuratu du Toulousen -
05/10/23 COCKLINA recupera la alegría en Toulouse -
02/10/23 EL INGRATOk bere egoera ona luzatu du Daxen irabazita -
02/10/23 EL INGRATO prolonga su buen estado ganando en Dax -
25/09/23 CHIEF OF STALLek garaipenari baiezkoa eman dio Tarbesen -