01/02/2026
SOMETHINGek irabazi du Donostiako Hipodromoa saria Dos Hermanasen
Igande euritsua Gran Hipódromo de Andaluzian, gure turfeko hipodromoen sarien izenekin. Horien guztien artean, Donostiako hipodromoak izena eman dio belarrezko pistako 1.600 metrotako handikaparen lehen zatiari. Bederatzi parte-hartzaile izan ziren otsaileko lehen igandean ospatutako proban.
Spielman faboritoa ondo abiatu zen kaxoietatik hirugarren kokatuz, baina Somethingek eta Jose Gomezek lortu zuten lehen postuan kokatzea. Tropela Nordeste-k Vicky Alonsorekin hainbat gorputzetara ixten zuen lasterketako bihurgune bakarrera denak bilduta iritsiz. Somethingek lidergoari eutsi zion une oro, aurkariak pixkanaka urruntzen ari ziren bitartean. Spielmanek bere postua eusten zuen eta Lady Cocodyk bitartean eraso zion, irabazlea izando zelakoan imintzio bat eginez.
Baina saiakera horretan geratu zen, bigarren izateko aukera eman zion saiakera soil batean. Garaipenak izena zeraman eta Somethingena zen. Bide batez, Donostiarekiko zaletasun berezia duen zaldia, gure pistan bost aldiz irabazi baitu.
Zorionak eman nahi dizkiegu, Capesan ukuiluari, Graciela Rodríguez prestatzaileari eta José Gómez jockeyari garaipen honengatik. Eskerrak eman nahi dizkiogu, halaber, Gran Hipódromo de Andaluziako antolatzaileari, bere abegikortasunagatik eta etengabeko laguntzagatik. Ander Suescun Ochandorena Komunikazio eta Marketin arduradunak eman zuen saria.
|
23/03/23 ONE MORE NIGHT reina en la fibra de Pornichet -
15/03/23 Estadísticas de José Luis Martínez en el Hipódromo de San Sebastián -
13/03/23 CAESARS PALACE sorprende venciendo en Toulouse -
20/02/23 DAYSHANN cierra el meeting de Pau 2022-2023 ganando -
02/02/23 Presentado el programa de la Temporada de Primavera 2023 en el Hipódromo de San Sebastián -
23/01/23 ARIANE sale de maiden en Pau -
18/01/23 WERSEILLER consigue la victoria en Pau -
05/01/23 Punta Canaille de punta a punta gana en Pau -
03/01/23 Nordeste abre el contador de victorias 2023 en Pau -