15/05/2023
IRUÑIA Carcassonnen gailendu da puntatik puntara
Asteburuko garaipena Carcassonnetik heldu zen Iruñia-ren eskutik. Behor gris hau, Samalassa ukuiluaren jabetzakoa da eta baita haiek hezitakoa ere, Marc Comasen prestakuntzarekin.
Rajsamanen alaba buruan kokatu zen hasieratik amaieraraino, Anaelle Mekoucheren muntarekin, 2.650 metroko Klase 4-ko lasterketa batean. Eroso zihoan bere jockeyaren pisu arinarekin eta proba kontrolatu zuen horrela bere bizitzako lehen garaipena batuz. Aitzitik, Lagertha Gibraltar behorrak ez zuen bere egunik onena izan Carcassonnen, azken postuan sailkatu ondoren.
Bien bitartean, larunbatean Tarbesen ere izan zen partaidetza donostiarrik. Blood Diamond laugarren sailkatu zen Miguel Alonso Roldanentzat eta Ulía ukuiluarentzat. Bestalde, arren proban, La Bardena ukuiluko El Kalbito moxala seigarren izan zen eta Ese o Ese, Alvela ukuilukoa zazpigarren. Biak Ion Elarrek entrenatutakoak.
Hiru urterako handicap batean, Sport HG eta Marc Comasen Olympe de Gougek beste emaitza on bat lortu zuen hirugarren izanda. Gertu amaitu zuen Andelunak, Javier Maldonadoren eta Miguel Alonso Roldanen behorra bosgarren postuan kokatu baitzen. Jardunaldia itxi zuten, Cocklinak seigarren izanda Sport HG eta Marc Comasentzat, eta Chief Of Stallek zazpigarren izanda Breda ukuiluarentzat eta Miguel Alonso Roldanentzat.
![]() ![]() ![]() |
| ![]() ![]() ![]() |
29/07/22 Ganadores del doblete Critérium Internacional – Critérium Nacional desde 1952 -
28/07/22 LIGHT UP MY DREAM ganando pone la nota positiva en Dax -
27/07/22 Lunes para el recuerdo en Tarbes con las alegrías principales de Athelia e Instruit -
22/07/22 Ganadores del Premio Diputación Foral de Gipuzkoa desde el año 1968 -