28/08/2023
SOUVENIR D 'ECAJUEL garaile Santander Cup – Nazioarteko Kriteriumean
Azken orduetako euri zaparradak ez ziren lagunik onenak izan igande arratsalderako Donostiako Hipodromoan. Hala ere, jardunaldia baldintza ahalik eta hobeenetan ospatu ahal izan zen, bost lasterketa pista astun batean.
Udako 13. jardunaldiko proba nagusia Santander Cup – Nazioarteko Kriteriuma izan zen, 1.500 metrotan garaipenerako 9 hautagairekin. Sabroso eta Sir Polo probaren buru izaten hasi ziren, baina berehala ikusi zen Jesus Lopezen moxalak ez zuela atsegin horrelako pista bat. Princess Child-ek bihurgunean eraso egin zion Sabroso-ri, eta erraz pasa zion. Atzetik Souvenir d 'Ecajuel-ek lasterketan kontrolatzen ari zen, Angel Imazen moxalak ihes egin ez zezan. Biak parekatu egin ziren azken zuzengunean eta azkenean Rocioren zaldia onena izan zen Václav Janacek-en gidaritzapean eta Guillermo Arizkorretaren prestakuntzarekin erraz lehen postura pasatuz. Bigarren, Princess Child (Ecurie des Mouettes) izan zen eta hirugarren Sabroso (Mediterraneo).
Arratsaldea Gran Hipódromo de Andalucía sariarekin hasi zen. Nazionalentzako lasterketa honetan Machu Picchu-k bere bolada bikaina luzatu zuen Ricardo Sousarekin oso ondo irabaziz. Bigarren Belador izan zen José Luis Borregorekin eta hirugarren Triton Denisa Sikorovarekin. Ondoren, Asociación de Hipódromos sarian, Shelby-k José Luis Borregorekin fin aritu zen eta erakutsi zuen besteak baino hobea zela oso eroso irabazten, Green Perfume-k Vicky Alonsorekin eta Ponce de Leon-ek Clement Cadelekin hirukotea itxi zuten.
Handicapek emozio gehixeago izan zuten. Bereziki Lototurf sariak, bigarren zatiko handicap bat, non hiru zaldi ere lehen postua eskuratzetik gertu egon ziren. Hain ohore handia izan zuena Manioka izan zen Julia Zambudiorekin. Bestalde, bakarrik joan zen puntan, Mister Kool (Alexia Lucas), hirugarren izan zen, eta Pinsapo (Denisa Sikorová) borrokalaria berriz, bigarrena, kanpoaldetik ere arrapaladan ibili ondoren.
Bien bitartean, Hipódromo de La Zarzuela saria Muguetajarra-k irabazi zuen handicaparen lehen zatian, gainerakoak baino askoz gehiago zela erakutsiz, Denisa Sikorovaren muntarekin. Coolmeen Vega (Vaclav Janacek) eta Baadirr (Ricardo Sousa) bezalako bi zaldi irabazleek osatu zuten podiuma.
Hurrengo jardunaldia, udako denboraldiko azken-aurrekoa izango da, irailaren 2an (larunbata) jokatuko dena 11:20etatik aurrera, bost lasterketarekin. Azpimarratzekoak izango dira, bai behorrentzako sari bat 1.600 metrotan eta baita abiadura biziko proba bat, 2023ko esprinter donostiar onena bezala gailentzeko balioko duena.
|
08/07/24 Crónica: 2ª jornada verano (7 de julio) -
06/07/24 Aurretikoa: Udako 2. jardunaldia (uztailak 7) -
06/07/24 Previa: 2ª jornada verano (7 de julio) -
02/07/24 HIPOTOUR Donostiako Hipodromoan beste uda bat -
02/07/24 HIPOTOUR otro verano más en el Hipódromo de San Sebastián -
28/06/24 Launa garaipen Matxain ukuilua eta Ángel Sánchez Martinentzat La Teste de Buchen -
28/06/24 Póker de victorias para la Cuadra Matxain y Ángel Sánchez Martín en La Teste de Buch -
11/06/24 SPEEDY RECORD garaile Daxen biki irabazlearekin Ángel Sánchez Martínentzat -
11/06/24 SPEEDY RECORD gana en Dax con gemela ganadora para Ángel Sánchez Martín -