15/12/2023
SHELBYk zaldi zaharrak gainditu ditu Chantillyn
Chantillyren jardunaldia Shelby-ren garaipenarekin amaitu zen. Martul zalditegiko eta Miguel Alonso Roldanek entrenatutako moxalak 3.200 metroko distantzian aurre egin zien zaldi zaharrei. Aurélien Lemaitreren gidaritzapean bigarren sailkatuari lepo bateko aldea atera zion helmugan.
Une oro aurrerako postuetan joan zen, eta indarrak gorde zituen azken metroetarako. Horrela, martxa bat gehiago erakutsiz helmugako zutoinean gailendu zen. Lehen garaipena lortu zuen Frantzian Reliable Manen semeak, eta, horri esker, Miguel Alonso Roldanek 50. garaipena lortu zuen entrenatzaile gisa. Entrenatzaile gazteak Jorge Rodriguezi eskaini nahi izan zion lehen postua, bera izan baitzen Shelby-ren lehen entrenatzailea eta zaldi hezitzearen arduraduna.
Chantillyko bilerak pizgarri donostiar gehiago izan zituen hiru partaide gehiagorekin, eta guztiek izan zuten ordaindutako postuetan egoteko zortea. Alde batetik, eguneko Quinte lasterketan Chergui (Imperial Stud – Miguel Alonso Roldán) bosgarren izan zen eta Paper Trophy (Christophe Pierrou – Ramón Avial) seigarren. Eta bestetik, Goldensim-ek (Equhipo – Ramón Avial) kokapenak lortzen jarraitzen du, bigarren amaituz.
![]() ![]() ![]() |
| ![]() ![]() ![]() |
20/02/23 DAYSHANN cierra el meeting de Pau 2022-2023 ganando -
02/02/23 Presentado el programa de la Temporada de Primavera 2023 en el Hipódromo de San Sebastián -
23/01/23 ARIANE sale de maiden en Pau -
18/01/23 WERSEILLER consigue la victoria en Pau -
05/01/23 Punta Canaille de punta a punta gana en Pau -
03/01/23 Nordeste abre el contador de victorias 2023 en Pau -
29/12/22 One More Night vence en Pornichet para Ion Elarre -
12/12/22 La victoria se resiste con tres segundos entre Pornichet y Pau -