22/06/2026
PRESAGE NOCTURNE garaile Grand Prix de Lyon lasterketan
Alessandro Bottik prestatutako zaldia nagusitu da Cristian Demurorekin Le Défi du Galop zirkuituko seigarren etapan.
Lyon-Parillyk Compiègneren lekukoa hartu zuen ekainaren 22an, Grand Prix de Lyon lasterketarekin. Listed mailako proba 2.400 metroko ibilbidean jokatu zen, lau urteko eta gehiagoko zaldientzat. P. Zambelli eta R. Khaddam jabeen PRESAGE NOCTURNEk irabazi zuen, Cristian Demurorekin. WAFEI bigarren izan zen eta ESPOIR AVENIR hirugarren. KLIFF BERE laugarren sailkatu zen eta CHESTNUT ROCKET bosgarren.
Sailkapena Lyongo etaparen ondoren
HORIZON DOREk hogei punturekin jarraitzen du lehen postuan, TIPINSOren eta AIDAN’S PHONEren aurretik, hamahiru eta zortzi punturekin. PRESAGE NOCTURNEk sei puntu ditu eta ESPOIR AVENIRrek hiru. Hurrengo etapa uztailaren 21ean jokatuko da Vichyn.
|
02/10/23 EL INGRATO prolonga su buen estado ganando en Dax -
25/09/23 CHIEF OF STALLek garaipenari baiezkoa eman dio Tarbesen -
25/09/23 CHIEF OF STALL da el sí quiero a ganar en Tarbes -
13/09/23 CASBAR METEORAk urteko lehen garaipena lortu du Toulousen -
13/09/23 CASBAR METEORA suma su primera victoria del año en Toulouse -
12/09/23 2023ko udako denboraldiaren laburpena -
12/09/23 Resumen temporada de verano 2023 -
11/09/23 THE WAY OF BONNIEk arrakasta errepikatu du Donostiako Sari Nagusian -
11/09/23 THE WAY OF BONNIE repite éxito en el Gran Premio de San Sebastián -